Bloga

Pese merecer la victoria, no poder ganar, Cadete Participación Femenino (35-40)

5º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 24
PARTIZIPAZIOZKO KADETE NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
IGANDEA 09:30 OSTADAR S.K.T -B- – SANTO TOMAS LIZEOA

Bostgarren partidua Partizipazioko Kadete Neskentzat, buruz buru ibili ziren aurreko partiduan Cafes Aitona Askatuak Deba taldearen aurka, azken momentu arte emozioa egon zen, baina Donostiarrak nagusitu egin ziren azken laurdenean. Erronka berria lasarten, berriro ere Donostiko talde baten aurka, Santo Tomas Lizeoa,partidu polita.

Lehenengo laurdenaren saskiraketa banaketa egon zen bi taldeen artean, Santo Tomas Lizeoa sartzen bazuen Ostadar S.K.T -B- erantzuna ematen zion. Etxeko taldeak laurden borobila egin zuen, eta laurdena irabazteko gai izan zen. Baina bai eduki zuen akats haundi bat, 7 tiro libre huts egin zituzten. 10-8 bi puntu gora lasartearrak.

Bigarren laurdenean bide berdinetik jarraitzen zuen partiduak, oso berdindua eta oraingo honetan Santo Tomas Lizeoa taldea egin zituen huts gehiago tiro libreetan. Edozein talde jarri zintekeen aurretik. Ostadar S.K.T -B- taldeak berdin jarraitzen zuen bere lana egiten, eta balio izan zion berriro ere laurdena irabazteko, gutxigatik balitz. 11-10, deskantsura 21-18.

Deskantsua ondoren Ostadar S.K.T -B- ez zuen saskiratzen lortzea, zelaia gogor jarraitzen zuen baina ezin zuen lortzen eta minutu 1 falta zenean 4 tiro libre sartzeko gai izan zen. Baina ordurako Santo Tomas Lizeoa markagailuan abantaila hartu zuen, eta 10 puntu sartzeko gai izan zen. 4-10, 6 punturengatik galdu zuen laurdena Ostadar S.K.T -B- taldeak, 25-28.

Laugarren laurdenean amaiera ikeragarria izan zuen, Ostadar S.K.T -B- etaSanto Tomas Lizeoa taldeak dena eman zuten irabazteko, eta naiz eta lasartearrak 3 puntura hurbildu, Donostikoak lortu zuten garaipena. Hirugarren laurdena eta 14 TL huts egiteak ezi izan zien eman garaipena. Bukaerako emaitzan 35-40, 5 punturenatik porrota berri bat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidu oso polita izan da, ikasten ari garen guztia jartzen hari gera martxan, eta naiz eta nere iritziz garaipena merezi, hau da saskibaloia, askotan naiz eta gauza bat merezi ez du esan nahi, eman behar zaizunik. Taldearen maila igo egin da, eta ez hori bakarrik baizik eta nahia ere, garrantzitsua baita. Argi daukat laister etorriko dela lehenengoa, talde honekin amaiera arte. GoOstadar!

Tiros Libres: 22/8             Faltak: Ostadar S.K.T -B- 16 / 16 Santo Tomas Lizeoa                     Emaitza: 35-40

Lehenengo Laurdena (1)   10-8     Bigarren Laurdena   (2)  11-10

Hirugarren Laurdena  (3)   4-10    Laugarren Laurdena (4)   10-12

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (10), Leire Ipiñia (6), Mirari Zorzano (0), Karla Tejado (2), eta Angel Jacobs (5)

Irantzu Mendiluze (3), Amaiur Izagirre (2), Ane Jimenez (2), Paula Quiroga (5), Maitane Eizmendi (0) eta Aiora Villaron (0)

Hurrengo astean berriro ere partidua etxean izango da, eta Donostiko beste talde baten aurka. Oraingo honetan arerioa Añorga Saskibaloia, partidua Abenduaren Igandeak 1, goizeko 11:15 jolastuko da, Maialen Chourraut kiroldegian.