Bloga

Presentación de la sección de baloncesto

Denboraldi berriarekin batera, Ostadar S.K.T-ko saskibaloi atalak, urtero bezela, bere aurkezpena egingo du Maialen Chourraut kiroldegian (Lasarte-Oria). Denboraldi honetan guztira 9 talde izango ditugu, horietako 8 emakumezkoena eta bakarra gizonezkoa, horretaz apate saski eskola bat 8 urtetik 11 urtetara.

Baita ere jakinarazi nahi dizuegu, aste bukaera horretan Errendimenduko taldeak hasiko direla lehiatzen:

  • Errendimenduko Junior Neskak Larunbata 14, 10:00h Maialen Chourraut kiroldegian (Lasarte-Oria)
  • Errendimendu Kadete Neskak Larunbata 14, 18:00h Antonianos kiroldegian (Zarautz)

Arratsaldeko 16:00 hasiko da, talde guztiak aurkeztuko ditugu, jokalariei puntualitatea eskatuko diegu, eta bi ekipazioak eramatea. Lehendabizi txikiekin hasiko gera, ondoren gainontzeko taldeak eta azkenekoak seniorrak izango dira. Bertan taldeak , babesleak eta administrazio kontseiluarekin argazkiak aterako ditugu

Hori amaitzean bigarren zatiari emango diogu hasiera. Lehenengo probintzialeko senior neskak, lagun arteko partidu bat jolastuko dute, talde gonbiatu baten aurka. Urtero talde berri bateri esaten diogu jolasteko. Bitartean harmaia berriak estrenatuko dituzte ikusleak, denboraldi honetatik aurrera leku gehiago egongo baita ikusteko.

Denak gonbidatuta zaudete denboraldi berri onen hasierara, harmaietan ikusiko gera.