Bloga

Primera derrota de la temporada para el Senior Femenino 1º Provincial (52-46)

Ligako 6. Partidua Ostadarreko Senior Neskentzat. Larunbatean 18.00tan jokatu genuen Azkoitin, partidu guztiak irabazita lider gindoazen bi taldeek, Iraurgi-k eta Ostadar-ek.

Hasieratik hobeto aritu ziren etxekoak. Erritmo bizia, defentsan sendo eta erasoan 1x1eko kanasta bikainak lortuz. Guri, aldiz, partiduan sartzea kostatu zitzaigun. 7-0 partziala hasteko eta lehen saskiratzea lortzeko 6 minutu behar izan genituen.

2. laurdenean partiduak antzeko jarraitzen zuen. Asko kostatzen zitzaigun Iraurgi-ko defentsa erasotzea, erasoan beldurra geneukala zirudien, tiroak ez ziren onak eta baloia ondo mugitu eta abantailak lortzen genituenean ere saskiratzeak ez genituen lortzen. Atsedenaldian 30-17 zen markagailua.

3. laurdeneko lehen 5 minutuetan Iraurgikoek haien momenturik onenak bizi izan zituzten eta partidua puskatu zutela zirudien, 40-19ko markagailua baitzuten alde. Baina, azkenean, iritsi zen Lasartearron erreakzioa. Defentsa mota aldatu, erasoan beldurra galdu eta pixkanaka motibatzen eta partiduan sartzen joan ginen.

Azpeitiarrek jada ez zituzten saskiratze errazak lortzen, gu erremontada posible zela sinisten hasi ginen eta partiduan sartzea lortu genuen. 5 puntura gerturatzea lortu genuen, gehiago gerturatzeko hiruko jaurtiketak izan genituen, baina ez zen posible izan partidua iraultzea. Azken laurdenean huts egindako 5 jaurtiketa libreek min egin ziguten, baina gutxienez Iraurgikoek ordua eskatzen amaitzea lortu genuen. Amaieran 52-46.

Ikusi dugu, Iraurgi taldea oso ona dela, urte osoan sailkapenaren goikaldean egongo dela eta Txapela lortzeko borrokan talde faboritoa dela. Hala ere, gure egunik onena izan ez den honetan eta soilik azken 15 minutuak behar den bezala jokatuta, partidua borrokatzea lortu dugu eta soilik 6 puntuko aldea lortu dute. Bueltako partiduan hasieratik eta 40 minutuz partiduan egotea lortzen badugu, ziur irabazteko aukera izango dugula!

Larunbat honetan beste partidu zaila dugu aurretik, larunbatean 18.00tan Maialen Chourraut kiroldegian izango da Atletico San Sebastianen aurka!

Partzialak: 13-7/ 17-10/ 14-14/ 8-15

TL: 12-19

Leire Belartieta 4, Laura Gutierrez 6, Alicia Jimenez 18, Itxaso Mercero 4, Haizea del Olmo 7

–bostekoa-

Uxue Anabitarte 5, Paula Ugarte 2, Leire Beldarrain -, Uxue Rodriguez -.