Bloga

Primera victoria al bolsillo, para el Junior Femenino de Rendimiento (62-65)

2º JARDUNALDIA 2019 / IRAILA / 21
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK AIETE KIROLDEGIA (DONOSTI)
LARUNBATA 16:00 ATLETICON SN SN ANIE TECNUN – OSTADAR SKT -A-

Denboraldiko bigarren astea, bigarren partidua. Lehenengo astean Ostadar S.K.T -ko neskak ezin izan zuten garaipena lortu, naiz eta azken momenturarte saiatu, huts egitegi gehiegi eduki zituzten eta garaipena Easo Deusto Universidad izan zen. Oraingo honetan Atletico SN SN ANIE Tecnun-en aurka izango zen Aiete kiroldegian, larunbata 21 arratsaldeko 16:00tan.

Lehenengo laurdenaren hasiera kaxkarra izan zen, Atletico SN SN ANIE Tecnun jokoa oso azkarra egiten zuten, transio azkarrak eta amaieretan saskiraketa eta pertsonalak ateratzeko gai ziren. Ostadar S.K.T aurreko partiduan bezela, asko kostatu zitzaion partiduan sartzera, tiro libreak sartu ezinean. Baina defentsa on baten ostean bere indarra atera zuen eta margailuari buelta eman zion. Amaieran 14-19, 5 puntu gora.

Bigarren laurdenean hasiera on batekin hasi ziren berriro ere lasarteko neskak 0-6 partzial bati esker +11 jarri ziren. Baina Atletico SN SN ANIE Tecnun taldeak argi zeukan ez zuela atzean geratu nahi eta 11-0 partzial bati esker berdinketa lortu zuen. Donostiko taldeak 23 puntu sartu zituen laurdenean, puntu gehiegi, Ostadar S.K.T berriz 17. Beraz ez soilik laurdena irabazi, baizik eta margailuan aurretik jarri ziren 37-36, puntu 1 behera.

Hirugarren laurdenean berdinketa nabaria zen, Atletico SN SN ANIE Tecnun saskiraketa zegoenean Ostadar S.K.T erantzuna ematen zion. Edozein taldek irabazi zezaken, ala ere, etxeko taldeak tiro libre ugari huts egin zituen, ain garrantzitsuak diren puntuak, aurrerago behar izango zituenak. Laurdena 14-14 geratu zen, beraz berdintasuna berriro ere, Donostiarrak aurretik puntu bakarrarengatik, emaitza 10 minuturen faltan 51-50.

Azken laurdena eta berriro zailena, baina 2-8ko partzial batik esker erosogo jolastu zuten lasartearrak. Atletico SN SN ANIE Tecnun taldean nekea nabaria zen eta baloi garrantzitsu asko galdu zituzten. Ostadar S.K.T aldiz bere jokoa egiten eta pertsonal asko atera zituzten. Minutu baten faltan 9 puntu gora. Baina azken momentuko urduritasunak 3 puntura gerturatzera lortu zuen. Baina azkenik garaipena etxera 11-15 azken laurdena 62-65 Ostadar S.K.T-rentzat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Lehenengoa poltxikora, ez gera ondo hasi baina ez degu inoiz amore eman eta gure errendimendua gero eta nabariagoa da. Zein garrantzitsua den talde lana, lehengo aldiz talde osoa goazela partidu batera eta garaipena lortu degu, ez… ez da kasualitatea. Berriro errepikatuko det partidu guztietan sentsazio hauekin ateratzen bagera, taldeak erantzungo du, eta erantzuna ezin hobea izanda. Beti gehiago, jarraitu dezagun bide honetatik. GoOstadar!

Tiros Libres: 32/15                    Faltak: 23 Atletico SN SN ANIE Tecnun / 21 Ostadar SKT           Emaitza: 62-65

Lehenengo Laurdena (1) 14-19  Bigarren Laurdena   (2) 23-17

Hirugarren Laurdena (3)  14-14  Laugarren Laurdena (4) 11-15

Hasierako Bostekoa: Lide Hidalgo (2), Nahia Astiazaran (0), Nerea Calvo (5) , Ane Balerdi (4) eta Elene Arruti (16)

Denisse Lopez (3), Lur Landaberea (6), Marta Rojo (25), Olatz Bardaji (3) eta June Negredo (1)

Hurrengo aste bukaeran hitzordu berri bat, arerioa berriro ere Donostiko talde baten aurka da, Bera Bera Albisur. Partidua gros auzoan izango da, Manteo kiroldegian, Iraila-ren 29ean larunbata arratsaldeko 16:00.