Bloga

Primera Victoria del Junior Rendimiento Femenino (39-47)

Irailaren hamabostean jokatu da Ostadarreko lehen partidu ofiziala, CD Erroibide Irunen aurka jokatu dute ostadarreko junior errendimenduko neskak. Irungo Azken Portu deituriko kiroldegian jokatu zen partidua, arratsaldeko lautan.

Gogoz irten ziren gure neskak berotzera, irrikaz zeuden lehenengo partidua jokatzeko eta partidua hasita ederki nabari zen. Lehen bost minutuetan 0-8ko partziala lortu zuten defentsa gogorra eginez eta kanastari gogor erasotuz. Hain ondo konfiantza igotzen hasi zen eta arazoak iritsi ziren. Irungo neskak ez dute erraz amore ematen eta gure konfiantza hori aprobetxatuz 7-2 ko partziala lortu zuten. Laurdena 7-12 bukatu zen. Arazo larri bat bizitzen hasi ginen laurden honetan, jaurtiketa libreen portzentaila 0% zen, 0/3 sartu genituen.

Bigarren laurdena lehen laurdena bukatu bezala hasi zen, defentsan oso makal atera ziren jokatzera gure jokalariak. Atakean ez genituen saskiratzeak errez lortzen eta horrek defentsan eragin handia izan zuen. Gehiegizkoa esan behar nuke. Laurdeneko zortzi minututan 10-4ko partziala lortu zuten Irungo neskak kanastara ongi erasotuz. Ez ginen kapazak hori defenditzeko eta laurdena 14-7 galdu genuen, deskantsurako emaitza 21-19 izanik. Lehen aipatutako arazo txikia, arazo larriago batean bihurtzen hasi zen. 1/7 jaurtiketa libreetan.

Deskantsuan hizketa luze bat izan genuen gure ahultasunak ikusteko. Intentsitate falta izugarria nabari zen lehenengo bi laurdenetan. Hasierako intentsitate hori behar genuen partidua irabazteko, saskiratzeak iritsiko ziren behar zuten momentuan, hori ez zen arazoa. Intentsitate gehiago eta erreboteak istea besterik ez.

Hirugarren laurdena gogor hasi ziren neskak berriz ere, defentsan intentsitatea izugarri hobetu zen eta Irungo nesken ahultasunak aprobetxatuz partidua irabazten hasi ginen. Lehenengo bost minutuetan 2-10ko partziala lortu genuen eta partiduak itsura hobeagoa zuen. Laurden hau gure laurdenik hoberena izan zen 7-17 irabaziz. Hirugarren laurdena 28-36 bukatu zen. Laurden honetan ez genuen jaurtiketa librerik bota. Nahiz eta gogor eraso, falta bakarra izan genuen gure alde laurden osoan.

Laugarren laurdena hirugarrenaren antzekoa izan zen. Intentsitate handia ikus zezakeen lehen minututik. Susto txiki bat bizi genuen partiduko azken bi minutuetan. Irungo neskak ez zuten amore eman eta 4 puntoko diferentziara iritsi ziren saskiratze onak eginez. Batzuetan nahiz eta defentsa izugarriak egin, beste ekipoko kalitatea nabaria zen eta saskiratze politak lortu zituzten. Ahala ere, hori ikusita, Ostadarreko neskak arrisku gehiago hartuz saskiratze politak eta garrantzitsuak lortu zituzten partidua irabazteko. Laurdena 11-11 bukatu zen eta partidua 39-47ko emaitzarekin. Partidu osoan zehar hamaika jaurtiketa libre bota genituen eta bi saskiratze lortu genituen bakarrik.

Hurrengo partidua Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko dugu Lasarten arratsaldeko lautan Bera Beraren aurka. Partidu zaila dugu aurrean eta oso ondo egin beharko dugu partidua irabazteko.