Bloga

Primera victoria en la segunda fase contra el Oiarso SKT (51-33)

Aste Santua pasa ondoren partizipaziozko kadeteak preste zeuden etxean zuten azkeneko partidua jolasteko. Ostadar SKT -B- eta arerioa Oiarso SKT Super Amara. Hitz ordua igandea 30 goizeko 09:30 Maialen Chorraout kiroldegian, Lasarte-Oria.

Partiduan hasieratik etxeko nagusia hasi zen agintzen, lehenengo jaurtiketa eta hirukoa Ostadar SKT taldearentzat, defentsa gogor baten ondoren 7-1 etxekoentzat. Baina Oiarso SKT Super Amara ez zuen atzean geratu nahi eta pixkanaka emaitzan hurbiltzen hasi ziren. Etxeko taldeak hau ikusita aldaketa batzuei esker atakea gogortu zuen eta onurgarria izan zen 14-8 lehenengo laurdena.

Bigarren laurdena etxeko taldeak beraien atakea eta presioa gogortu zituzten, beste aldetik atakean baloiaren mugimendua nabarmena zen, horri esker bi partzial haundi lortu ziten egitea Ostadar SKT taldeak, 7-2 eta 8-3 koak. Oiarso SKT Super Amara ez zuen bere jokoa aukitu eta nahiz eta lehengo laurdenean baino puntu gehigo sartu ez zen nahikoa izan, atsedenaldia 35-17.

Hirugarren laurdena defentsen laurdena izan zen, hasieratik bi defentsak gehiago itxi ziren eta inork ez zuen kanasta argirik sartzen. Beste aldetik nekea ere protagonista bihurtzen hasi zen bi taldeentzan. Baina minutu baten faltan Oiarso SKT Super Amara 6,75 distantziatik saskiratzea lortu zuen eta honekin laurdenaren garaipena 5-8 kanpoko taldearentzat. 10 minutu faltan 40-25.

Azkeneko laurdena, hasi eta bazirudien Oiarso SKT Super Amara taldea emaitzan gerturatzen hasi behar zuela, baina Ostadar SKT ez zion utzi, 8-2ko partzial bati esker garaipena Lasarte-Orian geratzen zen, kanpoko taldea falta askorekin amaitu zuen eta bere hiru jokalarik ezin izan zuten partidua amaitu. Bukaerako emaitza 51-33.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Gure nortasuna eta gure kemena erakutsi ditugu berriro ere zelai batean, azkeneko bi partiduak jolastu ondoren ez ginen eroso irten gure jolasteko moduagatik. Hurrengo astean azkeneko partidua jolasten degu, garaipen batekin amaitu behar daukagu.

Quinteto Inicial: Nerea Calvo (6) , Ainhoa Alberdi (5), Andrea Maiza (0), Irantzun Agirre (0) eta June Negredo (2)

Elene Arruti (17), Ainhoa Figueras (1), Leire Trejo (2), Nahia Arruti (6), Maddi Rudi (3), Maider Abete (4) eta Stefany Jacobs (5),

Parciales: 14-8 21-9 5-8 11-8

Faltas: 16/22

Tiros Libres: 26/13

Hurrengo astean taldeak urteko azkeneko partidua jolastuko du, Santo Tomas Lizeoko zelaian, arerioa STL Ekintza izango da, partidua larunbata 6 goizeko 09:30 izango da.