Bloga

Segunda victoria para el Junior de Rendimiento Femenino (48-39)

OSTADAR JUNIOR ERRENDIMENDUA 06/10/2018

Urriak seiean jokatu zen Ostadar junior errendimenduko laugarren partidua Take Tolosaren aurka. Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian arratsaldeko lautan.

Lehen laurdenean gogoz atera ginen partidu hau irabazteko gogoz. Ahala ere, erreza ez zela izango ezarri ziguten lehen bost minutuetan, 5-4ko tanteoa eginez. Laurden gogorra izan zen falten eraginez. 7 falta egin genituen intentsitate handiagatik. Laurdena 10-9 bukatu zen.

Bigarren laurdenean motibatuak atera ziren jokalariak kantxara. Intentsitate izugarria laurden osoan zehar, saskiratze errezak lortzeko mugimendu onak egin zituzten. Partiduko laurdenik hoberena izan zen hau, 15-5 bukatuz.

Hirugarren laurdenean ere gogotsu atera ziren jokalariak, partidua errez irabazteko pentsamenduarekin. Lehen sei minutuetan +20ko emaitza lortu genuen. Azkeneko gertaera horrek arazoak besterik ez zigun ekarri. Partidu askotan bezela, konfiantza gehiegi izan genuen guregan eta Tolosako neskak ondo aprobetxatu zituzten gure ahultasunak. Intentsitatea gutxiagotu egin zen gure desabantaila fisikoaren eraginez. Laurden honetan 37-17tik 39-25era gerturatu ziren.

Laugarren laurdena mekanika berdinarekin atera ziren bi ekipoko neskak eta kontrako partziala handitzen hasi zen. 41-37 ra gerturatu ziren. Hutsarte biren ondoren, Ostadarreko neskak erreakzionatu eta azkenean partidua salbatu zuten 48-39 bukatuz.

Fisikoa asko hobetu behar dugu partiduak mantendu nahi baditugu, lan asko egin behar da ekipo honekin, baina klasifikazioan taula erdiko ekipo on bat dugu aurrean. Gogor lan egiten badugu, helburuak lortzeko gaitasuna du ekipo honek.