Bloga

Sexta Victoria, Senior 1º Provincial Femenino (33-55)

JORNADA 7º 14 / DICIEMBRE / 2019
SENIOR 1º PROVINCIAL FEMENINO POLIDEPORTIVO ANTZIZAR (BEASAIN)
SABADO 18:00 ARRI BKL SENIOR NESKAK – OSTADAR S.K.T

Ligako 7. Partidua Senior Neskentzat eta 6. garaipena. Larunbatean izan genuen partidua, 18.00tan Beasainen. BKL taldea sailkapenaren erdialdean zegoen gurekin jokatu aurretik eta gure azken bi asteak ez ziren onenak izan entrenamenduen aldetik. Pistak ere ez zuen gehiegi laguntzen, nahiko labaingarri baitzegoen eta beroketako sentsazioak ez ziren onenak.

Partidu hasieran aurrez azaldutako egoera deseroso horrekin jarraitu genuen. Barruko jokoan abantaila geneukan, baina ez genuen modu egokian baloia barruan sartzen. Kanpoko jaurtiketak ez ziren sartzen eta erritmoa falta zitzaigun. Lehen 5-6 minutuak oso txarrak izan ziren. Azken minutuetan erasoan asmatu genuen eta lehen laurdena 9-17 amaitu zen gure alde.

Bigarren laurdenean partiduak dinamika antzekoa jarraitu zuen. Defentsan ondo jarrita ginen, haien jokalari garrantzitsuak gelditzea lortzen genuen eta ez genuen gehiegi sufritzen, baina erasoan… ez zen gure eguna. Txispa falta zitzaigun, ritmoa, intentsitatea… Atsedenaldian 17-31 aurretik.

Hirugarren laurdena hobea izan zen erasoan. Nahiz eta kanpoko jaurtiketetan huts egiten jarraitu, kontraerasoak lortu genituen eta partidua erabat puskatzea lortu genuen 17-42.

Azken laurdenean defentsak ez ziren existitu, ez alde batean eta ez bestean. Bi taldeek saskiratzeak lortu genituen jarraian. Amaieran 33-55.

Urteko azken partidua, etxetik kanpo eta nahiko modu erosoan ateratzea lortu dugu. Hala ere, gure sentsazioak ez dira onenak azken asteetan. Entrenamendu maila jaitxi dugu, gure fisikoa ez dago denboraldi hasierako puntuan eta koska bat igotzea falta zaigu.

3 aste dauzkagu orain partidurik gabe. Tartean gabonak, oporrak, azterketak… Urtarrila beti hilabete gogorra izaten da gure talde gaztearentzat, baino Abendu eta Urtarrila hasierako 3 aste hauek erabili behar ditugu, forman jarri, entrenamendu maila igo eta etorriko denari aurre egiteko. Urtarrilak 11 hurrengo partidua, ZAST taldearen aurka. Lehen postuan dator, gurekin berdinduta, baina sekulako emaitzak lortzen ari da. Gure maila onena eman beharko dugu partidua konpetitzeko!

Leire Belartieta -, Ane Alberdi 13, Alicia Jimenez 8, Itxaso Mercero 7, Eneritz Buiza 4.

Uxue Anabitarte 15, Marta Escudero 6, Laura Gutierrez – , Maialen Sevillano -, June Eizmendi 2, Itsaso Ariztimuño -.

Partzialak: 9-17, 5-14, 3-11, 16-13.