Bloga

Triunfo gracias a los últimos 5 minutos, Senior 1ºProb Femenino (58-48)

1. FASE 3º JORNADA 18 / ABRIL / 2021
SENIOR 1º PROVINCIAL FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT, LASARTE-ORIA
DOMINGO 11:00 OSTADAR S.K.T – GOIERRI AYMA 

Hirugarren partidua Senior Neskentzat Urretxuko Goierri taldearen aurka. Igandean 11.00etan Lasarten. Urrian Urretxun jolastu genuenean, asko kostatu zitzaigun eta oraingoan partido ona egitea espero genuen igande, baina ez zen posible izan.

Partidu hasieran lo irten ginen, berriro ere. Erasoan baloiak galdu eta galdu eta defentsan akats barkaezinak. 4 minutu eta 1-10 atzetik. Hutsartearen ondoren erasoan hobetu genuen, baina defentsan akatsek jarraitzen zuten. Laurden amaieran 16-20.

Bigarren laurden hasieran berdina. Haiek hobeto irten ziren eta 7 puntuko abantaila lortu zuten. Guk, erasoan ez genuen biderik aurkitzen. Kontaktu asko, pase zailak, tiro desegokiak… dena oso trabatua. Tiro libreei esker atsedenaldirako markagailuan gerturatu ginen, 29-31.

Hirugarren laurdenean, berriro ere berdina. Erasoan gaizki eta defentsan opariak, 35-43 atzetik. Laurden amaieran, urrutiko jaurtiketa eta tiro libreei esker gerturatu ginen eta lehen aldiz aurretik jartzea lortu genuen partiduan. Laurden amaieran 45-44.

Azken laurdenean hasiera txarra errepikatuko genuen, ba bai, argi zegoen ez ela gure eguna. 6 minutu faltan 46-48 atzetik. Eskerrak defentsan gogor aritu ginen azken 5 minutuetan, uztaila itxi eta erasoan baloia mugitzen eta zentzu pixka batekin jokatu genuen. 12-0ko partziala partidua amaitzeko, amaieran 58-48.

Partidu eskasa izan da, ziurrenik urteko flojoena, bai erasoan eta bai defentsan. Urretxuko taldeak ez digu utzi gure jokoa egiten eta guk behin eta berriz akats berdinak egin ditugu. Defentsan despisteak, bizkarra hartzen utzi, erasoan baloiak galdu, jokoa asko itxi, espazioak ez errespetatu… Horrelako egunetan garaipenarekin gelditu beharko gara, baina ezin ditugu bakarrik azken 5 minutuak jokatu. Laurden guztien hasieran kontrako partziala jaso dugu, 0-4, 0-5, 0-8, 1-10 … eta beti atzetik egon gara partiduan. Hemen bi astera Luberri-ren kontra konpetitu nahi badugu, asko hobetu beharko dugu gure jokoa. Bi aste partidu gogor hori prestatzeko!

Partzialak: 16-20 / 13-11 / 16-13 / 13-4

Ane Alberdi 13, Itxaso Mercero 21, Marta Escudero 2, Elene Arruti 2, Uxue Anabitarte 8 –bostekoa- Haizea del Olmo 10, Larraitz Izagirre -, June Eizmendi 1, Maialen Sevilano -, Eneritz Buiza -, Olatz Bardaji 1.