Bloga

Increible Trabajo de Equipo, Senior 3ºProb Masculino (60-36)

1. FASE 2º JORNADA 17 / ABRIL / 2021
SENIOR 3º PROVINCIAL MASCULINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT, LASARTE-ORIA
SABADO 12:00 OSTADAR S.K.T – ZARAUTZ ZAST ZKE

Hirugarren partidua eta berriro ere etxean, lehenengo partidua urrian izan zen eta hurrengo beste biak baita ere bigarren liga arraro honetan etxean izan dira. Arerioa Zarautz Zast ZKE, talde gaztea azkarra eta etorkizunerako jokalari batzuekin, argi geneukagun ez geniela azkar jolasten utzi behar bestela partidu gogorra bilakatuko zen.

Baloia gora eta lehengo laurdenari hasiera eman zion partiduak. Eraso kaxkarrak hasierako 3 minuetan bi taldeak ez zuten saskiraketarik sartzen eta ez zegoen inor eroso zelaian, baina Ostadar S.K.T taldea izan zen lehenengo puntuak sartu zituena, eta gainera hiruko marratik. Hortik aurrera etxeko taldea bere jolasn murgildu zen eta sarreretan eta jaurtiketetan abantaia hartu zuen, lehenengo 10 minututan 17 puntu sartzeko gai izan zen eta bigarrenean berriz 16. Zarautzko taldea ez zuen bere egunik hoberena izan eta ikeragarrizko hutsak egin zituen, batez ere transizio egoeretan, 20 minututan 8 puntu besterik ez zituen sartu. Deskantsura iristeko azken jokaladian 2 segundu faltan ikeragarrizko hirukoa sartu zuten lasartearrak eta markagailuan abantaia handiarekin joan ziren 33-8, 25 pnutu gora.

Bigarren zatia beste partidu bat izan zen, Zarautz Zast ZKE taldea erakutsi zuen zertarako gai zen, jaurtiketa ugari denfentsan sendo eta 10 minututan 20 puntu sartzeko gai izan ziren. Ostadar S.K.T aldiz bere jokuarekin jarraitu zuen akatsa haundirik egin gabe baina beti pauso bat atzetik, eta hirugarren laurdenaren amaieran, oraingoan Zarautz-tarrak izan ziren saskia amaieran sartu zutenak, erantzun ederra egin zuten. 10 mintu faltan etxeko taldeak nagusi jarraitzen zuen, baina horretarako zelaian lana egiteko momentuan zen, eta 3 saskiraketa jarraian sartuta 4 minutu faltan partidua bereganatzea lortu zuten. Azkeneko laurdena irabazteko gai izan zen Ostadar S.K.T eta Zarautz Zast ZKE taldea porrota gero eta gertuago zutela ikusi zuten. Amaieran 60-36, bigarren garaipena etxean geratzen zen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Taldeak trasmititzen duen indarra ikeragarria da, ondo defentsan ondo erasoan, egin dugun partidua oso onuragarria izan da taldearentzat. Jokalari bakoitzak aportatu dezakena baina gehiago egin du, argi dago erabaki txarrak ere hartu ditugula, baina emaitza ezin hobea izan da. Argi eduki behar dugu gure maila eta gure zailtasunak jolasteko orduan, baina horrelako partidu gehiago edukitzea espero det. Taldea inoiz baina batuta dago eta hori da benetan garaipenik garrantzitsuena. GoOstadar!

Tiros Libres: 13/4                                                      Faltak: Ostadar S.K.T 17 / 15 Zarautz Zast ZKE                             Emaitza: 60-36

Lehenengo Laurdena (1)    17-5     Bigarren Laurdena    (2)   16-3

Hirugarren Laurdena  (3)    11-20   Laugarren Laurdena  (4)   16-11

Hasierako Bostekoa: David Blanco (6), Iñaki Lujambio (8), Harriet Prado (0), Alberto de la Cal (15) eta Javier Martinez (10)

Ibai Izagirre (3), Aimar Lopez (4) , Gorka Elizazu (8), Ander Intsausti (2), Xabito Fernandez (4) eta Beñat Elizegui (Lesioa),

Jolastu dugun partidu hau Zarautz Zast ZKE, taldearen aurka bertan behera geratu zen partidu bat izan zen, beraz aste bukaera honetan partidua edukiko du taldeak. Bidaia Beasainera izango da, arerioa arri BKL Biruin Apirilaren 25 igandea, goizeko 12:30 Antzizar Kiroldegian, taldeak gogoa du zelai berria probatzeko.