Bloga

Sin oportunidades, para el Cadete de Rendimiento Femenino (42-59)

Hirugarren partidua etxean, laugarrena liga. Errendimenduko Kadete neskak, Zarautzeko Zast talearen aurkako itzordua Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Orian. Arerioa lehengoak doaz sailkapenean, 3 partidotatik 3rak irabazi dituzte.

Partiduaren hasiera eta talde bakoitzak zertarako zen gai erakusteko garaia zen, Ostadar SKT presio sendo batekin hasi zen eta arerioa Zast taldea eraso onuragarriak egiten, baina honek 5 minutu iraun zuen. Zarautz-tarrak ikusita presio gogor hori buelta ematea lortu zuten, eta transizioei esker puntu errexak sartzeko gai izan zen. Lasartearrak 10 tiro libre bota zituzten azkeneko 5 minututan eta soilik 4 puntu sartu zituzten. Amaieran 9-21.

Bigarren laurdena berdintasunaren laurdena izan zen, naiz eta Ostadar SKT erosoago ibili zelaian en zen gai izan markagailuan joateko. Bestalde Zast taldea, azken minutuetan 2-7ko partzial bat egin zuen eta 11-13 irabazi zuen laurdena, deskantsura 20-33.

Hirugarren laurdenaren Zast-ek menperatu zuen, Ostadar SKT taldea ez zen gai eroso jolasteko, soilik 3 puntu sartzeko gai izan zen. Arerioa ondo jolasten eta zona barrua menperatzen hari ziren eta hori gutxi balitz bi triple sartu zituzten jarraian minutu 1 falta zenean. 23-49 azken laurdenafaltan.

Azken laurdena aukera gutxirekin zegoen Ostadar SKT, baina ahal zuen guztia eman behar zuten markagailua aldatu nahi bazuten. Oreka nabarmena zen baina Ostadar SKT hurbiltzen hari zen markagailuan, naiz eta aldea oso nabarmena izan. Azken 5 minututan hasierako presioari ekin zioten Lasartearrak eta aldea murriztu egin zen 10-2ko partzial bati esker. Garaipena arerioentzako izan zen baina azken laurdena irabazteko balio izan zion etxekoei. Amaieran 42-59.

Endika Marrahi Entrenatzaileak dioenez:

Arerio gogorra, postu guztiak ondo babestuak zituzten. Jokalari guztien aportazioa behar degu, eta ez soilik 3 edo 4ren beharra, jokalari batek ematen digun segurtauna garatu behar degu eta horretaz baliatu denentzako onuragarria izango baita. Indarrak hartzeko astea dator, eta hurrengo arerioa gainditzera!

Quinteto Inicial: Aiora Belartieta (10), Ane Balerdi (1), Nere Zulaika (0) Nahia Astiazaran (4) eta Elene Arruti (10)

Nerea Calvo (2), Igone Mendizabal (3), Dennise Vanessa (0), Olatz Bardaji (12) eta June Negredo (0)

Parciales: 9-21 11-13 13-16 19-9

Faltas: 13/23

Tiros Libres: 25/13

Hurrengo astean ez dago jardunaldirik, Azaroaren 4ean jolastuko da Labegaraieta kiroldegian, Bergara. Azken partidua, zeren ondoren bueltarekin hasiko gera. Partidua arratsaldeko 16:30h jolastuko da.