Bloga

Sin poder hacer nada contra la lideres, 1º Provincial Senior Femenino (38-50)

Ligako 17. partidua Senior Neskentzat, aurrean partidu guztiak irabazita liga dominatzen ari den Iraurgi taldea. Azpeitiarrak soilik 7 jokalari zeuzkaten jokatzeko moduan, baina bagenekien kapazak direla horrela ere partiduak aurrera ateratzeko eta halaxe erakutsi zuten larunbatean ere.

Partidu hasiera hotz samarra izan zen bi taldeentzat. Partiduaren tentsioa eta jokoan zegoena kontuan hartuta, saskiratze bakoitza lortzeak asko kostatzen zuen. 7. Minutuan 6-6 zen markagailua. Laurden amaieran, kanpotarrek asmatzea lortu zuten eta lehen laurdena 6-12 amaitu zen.

Bigarren laurdena kanpotarrena izan zen. Lasartearrek ez genuen erasoan asmatzen. Erritmo motela, sistema ez ziren ateratzen, erasoan ez genuen abantailarik lortzen eta kanpoko jaurtiketak ere ez ziren sartzen… kaosa. Aldiz Iraurgikoek haien jokoa egiten jarraitzen zuten, baloia ondo mugituz abantaila lortu eta aukera zutenean erasoan asmatzen. Atsedenaldira, 11-31, 20 puntuko aldea eta partidua erabat apurtua.

Bazirudien ez ginela partiduan sartuko eta desesperatzen hasiak ginen. Hala ere, 3. Laurdenean erreakzioa heldu zen. Defentsa lineak igo genituen, presionatzen hasi eta alaitasunez jokatu genuen erasoan. 3 hiruko jarraian lortu genituen eta gerturatu zen publikoa ere esnatzea lortu genuen. 17-3ko partziala 7 minutuan laurdena hasteko eta partiduan sartzea lotu genuen, 28-34. Azpeitiarrei gorputzean beldurra sartzea lortu genuen gutxienez. Laurden amaieran 28-40. 12 puntu atzetik ginen, baina partidua borrokatzeko aukera hor zegoen.

Azken laurdenean saiatu ginen, baina ez ginen iritsi. Iraurgikoek zentzu jokatu zuten. 24 segundurik ez zegoela aprobetxatu eta eraso luzeak jokatu zituzten, baloia mugituz eta partidua motelduz. Erasoan ez genuen 3. Laurdeneko asmatzea lortu eta 8-10 puntuko aldea ezin izan genuen txikitu. Amaieran 38-50.

Iraurgik erakutsi du zergatik den liderra, partidu guztiak irabazita dago eta gainontzeko taldeen aurretik dago oraingoz. Guk 2. Postuagatik borrokatzen jarraitu beharko dugu eta ea urte amaieran finalera iritsi eta Azpeitiarrei partidua borrokatzera iristen garen. Datorren astean beste partidu konplikatu bat, 4. Postuan dagoen Atletico San Sebastian taldearen aurka. Larunbatean 16.00tan Aieten izango da!

Partzialak: 6-12/ 5-19/ 17-9/ 10-10

TL: 10/18

Leire Belartieta 2, Laura Gutierrez 10, Olatz Bardaji 4, Uxue Anabitarte 7, Haizea del Olmo 6,

Haizea Furundarena -, Leire Beldarrain 7, Uxue Rodriguez -, Paula Ugarte -, Larraitz Izagirre 2.