Bloga

Todavia nos falta mucho… (Ostadar SKT 57-66 Easo SBT)

Ligako hirugarren partidua errendimenduko juniorrentzat, oraingoan Easo Zelaia taldaren aurka, talde ona eta ligako goiko postuetan ibiliko dena. Gu gainera 4 bajarekin geunden (Aitane, Leire Beldarrain, Paloma eta Marta) eta bigarren taldeko Maialen Sevillano eta Itsaso Ariztimuñoren laguntzari esker, 8 jokalari geneuzkan jolasteko prest.

Lehenengo laurdenean gaizki sartu ginen partidura eta aldiz Easo bikain. Egia da gure defensa ez zela batere ona izan eta tiro gehienak liberatuta egin zituztela, baina DENAk sartu zituzten, DENAK, ikaragarria: bikoak, hirukoak, sarrera errektifikatuak… Lehen laurden amaieran 12-27.

Bigarren laurdenean Easoren erritmoa jaistea lortu genuen, defensa hobetuz eta erasoan zona azpian geneukan abantaila aprobetxatuz. Markagailuan zeozer gerturatzea lortu genuen, 31-43.

Hirugarren laurdenean defensa indibiduala eta zonakoa altrnatzen hasi ginen eta Easok ez zuen jakin nola erasotu. Erasoan asmatzen hasi ginen eta joko alai eta bizia egiten. 25. Minutuan 6 puntura geruratzea lortu genuen, 40-46. Partiduan sartzea lortu genuen, baina 4 minutuan dana pikutara bota genuen. Ez genuen defenditu, ez genekien non ginen, erasoan baloiak galdu eta galdu, akats inozenteak… 0-12ko partziala eta laurden amaieran 42-60.

Azken laurdenean markagailuak hórrela jarraitu zuen minutu askoz, bi taldeak asmatzen ez genuela. Easok 20 puntuko alde maximoa lortu zuen, baina azken 5 minutuetan markagailua txikitzea lortu genuen, nahiz eta jada partidua galduta geneukan. Amaieran 57-66.

3 partidu eta 3 porrot. 3 partiduetan baja askorekin, baina hau ezin da eskusa izan. Hobeto defenditzen hasi behar dugu, erasoan gure jokoa egiten, gure erritmoa bilatu eta partiduko 40 minutuan konsistenteak izan. Datorren iganderako ea lesionatuak berreskuratzen ditugun eta lehen garaipena lortzen dugun. Igandea 12.00tan BERA BERA-ren contra Benta Berrin. EGURRA!!!

Bostekoa: Leire Belartieta 15, Miriam Marguello 6, Larraitz Izagirre 2, Uxue Balerdi 14 eta Paula Ugarte 13

June Eizmendi 7, Maialen Sevillano – eta Itsaso Ariztimuño -.