Bloga

Un comienzo genial, contra un buen adversario, Cadete Femenino de Participación (24-57))

3º JARDUNALDIA 2019 / AZAROA / 10
PARTIZIPAZIOZKO KADETE NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
IGANDEA 11:15 OSTADAR S.K.T -B- – NO+VELLO ISB

Hirugarren partidua Partizipaziozko kadete neskakentzat, bigarren partidua etxean. Deskantsu baten ondoren eta Eskoriatza-ko emaitzaren ondoren taldea gogoarekin dago berriro ere txapelketan jolasteko. Oraingoan Ostadar S.K.T -B- – No+Vello ISB taldearen aurka jolastu zen, Iraugiko taldeak beti dira gogorrak baina gure neskak dena emateko asmoarekin zeuden.

Lehenengo laurdena oso ona Ostadar S.K.T taldearentzat, presiotik ondo ateratzeko gai izan zen, eta gutxi balitz triple batekin ireki zuten markagailua. No+Vello ISB ondo ari zen erasoan baina ez zuen saskiraketarik sartzen. Baina azkeneko 4 mitutuetan 8 puntu sartzeko gai izan zen, eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuen, 10-12, 2 puntu behera.

Bigarren laurdena berdin jarraitu zuten lasarteko neskak, baina oraingoan ez zuten saskiraketarik lortzen, solik 10 minututan 2 puntu sartzeko gai izan ziren. Naiz eta ondo geratu arerioa No+Vello ISB 9 puntu sartu zituen, eta deskantsuan 12-21 amaitu zen. 21 puntu sartzea sortu zuen soilik azpeitiako taldeak, 9 puntu behera Ostadar S.K.T taldeak.

Hirugarren laurdena ezin izan zen zuten gehiago egin 0-13 puntuko partziala No+Vello ISB talderarentzat, presioan harrapatu zituzten eta 10 minututan 19 puntu sartzeko gai izan ziren. Lasarte-Oria-ko neskak aldiz saiatu ziren saskiratzen baina ez zuten lortzen eta soilik 5 puntu saskiratu zituzten. 17-40 partidua erabat aldatu zuten eta markagailua asko aldatu zuten.

Azken laurdena hirugarrenaren kalko bat izan zen, baina oraingoan Ostadar S.K.T taldeak 7 puntu sartu zituen. No+Vello ISB taldeak presioa kendu zuen eta eroso ibili ziren etxekoak, baina ala ere ez zuten lortu gehiago egitea. Bukaeran 24-57 hirugarren porrota jarraian.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Hasiera ikeragarria izan da, aste honetan asko landu degu presiotik nola atera eta oso ondo egin degu. Baina partidua aurrera zijoala ikusi degu ezin genuela partidu guztia horrela jarraitu. Taldeak ez du inoiz burua jetxi eta amaieraraino saiatu da. Kanasta batzuk gehiago sartzea merezi genuen baina ezin izan degu. Bi talde ikeragarriren aurka jolastuko degu, jarraitu dezagun hobetzen eta ikasten, hurrengo astean aukera berri bat, GoOstadar!

Tiros Libres: 16/6                              Faltak: Ostadar SKT 14 / No+Vello ISB 18                              Emaitza: 24-57

Lehenengo Laurdena (1)    10-12     Bigarren Laurdena     (2)   2-9

Hirugarren Laurdena (3)      5-19       Laugarren Laurdena  (4)  7-17

Hasierako Bostekoa: Itxaso Ortega (6), Leire Ipiñia (2), Maitane Eizmendi (2), Aiora Villaron (3), eta Angel Jacobs (6)

Irantzu Mendiluze (0), Amaiur Izagirre (0), Ane Jimenez (0), Paula Quiroga (2), Mirari Zorzano (1) eta Karla Tejado (2)

Hurrengo astean beste erronka berri bat, oraingoan Donosti-ra bidaia, arerioa Donosti-ko taldea garrantzitsuenetako bat Askatuak, taldearen izena Cafes Aitona Askatuak Deba, goizeko 10:00 Paco Yoldi kiroldegian, Lehenengo garaipenaren bila.