Bloga

Un Gran Comienzo (60-30) Senior 1º Prov Fem

6 hilabete luzeren ondoren, saskibaloiko lehenengo partidua senior neskentzat. Protokoloak, aldagela eta dutxak ezin erabili, ikuslerik gabe… baina itzuli gara. Taldeak aldaketa batzuk izan ditu, jokalari batzuk beste taldetara joan dira, beste batzuk utzi egin dute, batzuk itzuli dira, besteak junior taldetik igo eta beste batzuk erasmusean dabiltza. Denboraldi hasieran 13 jokalari izango ditugu eta lehen aldiz bizitzan konbokatoria egin behar …

Irailak 9an hasi ginen entrenatzen. 4 asteko pre-temporada motza. 6 entrenamendu eta 2 “amistoso”, hori izan da aurrez egindako guztia. Gauza gutxi. Aurrean Tolosako talde, beti gauzak konplikatzen dizkiguna eta partiduei intentsitate handia sartzen diena.

Lehen 5 minutuetan asko kostatu zitzaigun. Ez genuen asmatzen zonakako defentsa erasotzen eta defentsan ez ginen haien jaurtiketetara iristen (2-5). Hutsartea eta txip aldaketa. Goitik presionatzen hasi ginen, baloiak lapurtzen eta kontraerasoak lortzen. Laurden amaieran 17-5.

Bigarren laurdenak berdin jarraitu zuen. Tolosako taldeak ezin zuen gure presioa gainditu eta baloi asko lapurtu genituen. Eraso estatikoan gehiago kostatzen zitzaigun, baina markagailua puskatzea lortu genuen. Atsedenaldian 33-12.

Hirugarren laurdenean berdin jarraitu genuen. Tolosarrek 8 jokalari bakarrik zituzten jolasteko prest eta nekea nabaritu zuten. Guk, aldiz, 12 jokalariko errotazio luzea aprobetxatu genuen, erritmo altua mantenduz. Laurden amaieran 50-22.

Azken laurdenean erritmoa mantsotu zen. Partida erabakita zegoen eta saskiratze gutxi ikusi ziren. Amaieran 60-30, lehen garaipena lortuta.

Hasiera ona izan da, baina lan asko daukagu aurretik. Orduak falta zaizkigu eta asteak aurrera joan ahala, entrenamendu eta partiduekin hobetzen joango gara. Datorren astean zubia da, eta jokalari asko faltako zaizkigu. Larunbatean 16.00tan Urretxun jokatuko dugu eta partidu zaila eta gogorra izango da!

Partzialak: 17-5 / 16-7 / 17-10 / 10-8

Leire Belartieta 5, Ane Alberdi 13, Yaiza Navarro 8, Itxaso Mercero 13, Haizea del Olmo 8 – Bostekoa

Olatz Bardaji -, June Eizmendi 4, Marta Escudero -, Larrraitz Izagirre -, Denis Lopez, Elene Arruti 9, Maialen Sevilano

(Eneritz Buiza nc)