Bloga

Un partido para disfrutar del Senior Masculino de 3º (56-18)

Disfrutatzeko partidu ederra izan genuen astebukaera honetan.

Ostiral arratsalde honetan, Maialen Chourrauteki kiroldegian jokatu zen senior mutilen partidua arratsaldeko 20:30tan Oiartzungo Saskilagunen aurka. Denboraldiko bigarren garaipena lortu genuen(56-18).

Gogotsu atera ziren jokalariak lehen laurdenean, erasoan naiz defentsan intentsitate handiarekin. Berehala ikusi ziren gure entrenamenduko esforzuak. Landutako sisteman zentratzeko erabili genuen lehen lauren hau. Pixkanaka pixkanaka argi geratzen zaigu zer egin behar dugun erasoan. Lehenengo laurdeneko lehen bederatzi minutuetan 12-0-ko partziala lortu genuen. Laurdena 12-2 bukatuz.

Bigarren laurdena, lehenengoaren islada izan zen. Defentsan ederto jokatu zuten jokalariak, erasoan falta asko atera genituen eta aprobetxatzen jakin izan genuen. Bigarren laurdena 13-2ko tanteoa izan zuen, laurdena 25-4 bukatuz.

Hirugarren laurdenean, intentsitatea pixkatxo bat jetsi genuen, bai erasoan baita defentsan ere. Oiartzungo mutilak zonan jarri ziren eta gure erasoa pixkat mermatu zuten lehen bost minutuetan. Ahala ere, berriz aurkitu genuen zona hori erasotzeko modua. Laurdena 13-6ko tanteoa izan zuen, markagailua 38-10 bukatuz.

Azken laurden hau erasoan gauzak probatzeko erabili genuen. Zonaren aurka berriz ere trabatu ginen lehen minutuetan eta Oiartzungo mutilak gure ezjakintasuna aprobetxatu zuten. Lehen bost minutuetan 7-5ko tanteoa lortuz. Ahala ere, berriz esnatu eta gogotsu jarraitu genituen hurrengo bost minutuak 11-2ko partziala lortuz. Laurdena 18-8ko tanteoa izan zuen eta azkeneko emaitza 56-18koa izan zen.

Hurrengo jaurdunaldiei begira, fondo eta bandako jokaldiak landu behar ditugu, baita jaurtiketa libreak ere, 4/11 ko asmatzeak besterik ez genituen lortu.

Hasierako bostekoa:

Asier Elola (5), Ander Otaegi(7), Ion Baltasar(10), Beñat Eleicegui(11), Aitzol Gomez(14).

Beste jokalariak:

Ander Intxausti(8),Iraitz Rodriguez(9), Xabier Fernandez(12), Eneko Diaz(31),

Hurrengo jaurdunaldia Beasainen jokatuko da Antzizar kiroldegian goizeko hamabi terdietan BKLren aurka.