Bloga

Un Rival con Buen Acierto en el Tiro, Senior 3º Prov Masculino (59-69)

2. FASE 3º JORNADA 5/ JUNIO / 2021
SENIOR 3º PROVINCIAL MASCULINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADO 16:00 OSTADAR S.K.T  – C.B. ERROIBIDE IRUN

Denboraldiko azkeneko partidua etxean, arerioa Irungo C.B. Erroibide Irun talde gaztea eta grupoan ez du oraindik partidu bat bera ere galdu. Partidu gogorra aurrean eta nahiz eta jolastutako partiduen emaitzak argi esan, garaipena lortzeko lan asko egin behar zela, Ostadar S.K.T prest erronkarako.

Lehenengo laurdenean Irungo mutilak hasi ziren markagailua estrenatzen, ala ere jarraipenean Lasartekoek erantzun zuten. Puntu gutxi hasiera batean eta bi taldeak berdintsu markagailuan, baina hurrengo erasoetan C.B. Erroibide Irun zertarako gai zen, baloiak lapurtu, eraso luzeak egin eta batez ere partidua markatuko zuena, 3ko jaurtiketen eragina. Kanpoko taldea abantaia hartu zuen, eta hasierako 10 minutuetan 26 puntu sartu zituen, Ostadar S.K.T 16 soilik. Hurrengo 10 minututan, nahiz eta kanpoko taldeak puntu bat gutxiago sartu laurden honetan 5 triple sartu zitutzten, eta beste hainbeste biko urrutitik, berriro ere etxekoak laurdena galdu zuten. Markagailua 31-51, 20 puntu behera Ostadar S.K.T.

Bigarren zatian aldaketa batzuk ezarri ziren batez ere defentsa aldaketak sartzen. Nahiz eta hasierako emaitza ona izan eta markagailuan hurbildu, Irungoak ez ziren atzean geratu. Oraingo honetan 10 puntu solik sartu zituzten hasierako laurdenekin konparatuta emaitza ona, baina Lasartekoak 9 puntu sartu zituzten. Amaieran C.B. Erroibide Irun lasaitu egin zen zelaian eta hor izan zen momentua hurbiltzeko, Ostadar S.K.T 21 puntura iritxi zen eta markagailuko abantaia hori txikitu egin zuen. Denbora gehiago edukiko bazuten beldurra sartzeko gai izango ziren, baina ez zen horrela izan azkenean 59-69 izan zen, 10 puntu behera

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Denboraldi amaiera gero eta gertuago dago eta jolasean ikusten da motibazioa eta indarra ez dela lehen bezela. Aurkarik hobeak izan dira hasieratik, min asko egin dugute hiruko marratik eta ez gera gai izan partidua sartzeko. Goraipatu taldea saiatu dela, baina baloi asko galdu eta oparitu ditugu, amaieran markagailuari itxura pixkat eman diogu. Hurrengo astean amaitzen da azken partiduarekin, amaitu dezagun ondo eta talde lan ona egiten, hai baigera hori egiteko. GoOstadar!

Tiros Libres: 2/7                                                     Faltak: Ostadar S.K.T 22/10 C.B. Erroibide Irun                                Emaitza: 59-69

Lehenengo Laurdena (1)    16-26   Bigarren Laurdena     (2)   15-25

Hirugarren Laurdena  (3)    9-10   Laugarren Laurdena  (4)   21-8

Hasierako Bostekoa: Harriet Prado (5), Iñaki Lujambio (4), Aimar Lopez (7), Alberto de la Cal (7) eta Javier Martinez (15)

David Blanco (11), Ibai Izagirre (2), Xabito Fernandez (2), Ander Intsausti (6), Beñat Elizegui (Lesioa) eta Gorka Elizazu (Ez)

Faseko azken partidua izan da, hurrengo astean 3. eta 4. posizioan zein geratzen den erabakiko da 2. grupoan. Lehenengo eta bigarren postua C.B. Erroibide Irun eta Zarautz ZAST ZKE taldeen artean izango da, eta hirugarren eta laugarren postuak C.D. Internacional eta Ostadar S.K.T izango dira. Partidua Ekainak 11 Ostirala, Mons kiroldegian izango da, arratsaldeko 20:15tan.