Bloga

Un Rival Digno Delante, Junior Rend Femenino (34-58)

1. FASE 4º JORNADA 22 / MAYO/ 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADO 10:00 OSTADAR S.K.T -A-  – DRUNKAT ASKATUAK

Ligako azken bigarren partidua, aurrean Donostiko Drunkat Askatuak taldea, Ordiziarekin batera talderik gogorrena, lan oso ona edo bikaina egin beharko dute Ostadar S.K.T -A- garaipenerako aukerak edukitzeko.

Partidua hasi eta oreka bat ikusten zen bi taldeen artean, saskiraketak egiten bi taldeak, pittin bat aurretik Drunkat Askatuak baina Ostadar S.K.T -A- partidu barruan egotea lortzen zuen. Azken 3 minutuetan abantaia haundi bat lortu zuen kanpoko taldeak 2-8ko partzial bati ezker 7 puntugatik nagusitu zen. Gero eta erosogo zegoen Donostiko taldea zelaian eta etxeko taldea berriz saskiratu egin behar zuen. Bigarren laurdenean, abantaia gero eta haundiagoa izaten hari zen, Lasarte-Oriako neskak soilik 6 puntu sartu zituen, akatsak nabariak ziren eta eraso egiteko prezipatazio asko. Arerioak ondo egin zuen bere lana, eta nahiz eta ere, saskiaren azpian huts egin, jaurtiketan ondo ibili ziren.

Bigarren zatian, hasiera bezela izan zen, orekatuta, baina beti Drunkat Askatuak taldea aurretik, zona batekin defenditu zuen zuten Ostadar S.K.T -A-, baina ez zuen nahi zuten emaitza eman, Donostiko neskek ondo mugitzen zuten baloia eta aukera asko ematen zieten kanpoko jaurtiketetan. Lehenengo zatian baino saskiraketa gehiago lortu ziren baina ez zen nahikoa izan gertutasun horretara iristeko. Partiduaren amaieran 34-58 izan zen 24 puntu behera Ostadar S.K.T, etorkizunean talde honen aurka lehiatzeko aukerekin.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Ez da gure partidurik hoberena izan, aitzakiak bilatzea errexena izango litzateke, baina argi ikusi da ez dugula ondo jolastu. Baloi asko galdu ditugu, ez dugu jaurtiketa erosotik egin eta 1×1 erabakietan arazoak amaitzeko. Nekea izan da protagonista haundiena, baila ala ere saitu gera eta zehetasun horiekin geratzen naiz. Hurrengo astea amaitzen dugu, eta ahal dugun guztia egingo dugu garaipena lortzeko. Azken esfortzua neskak, ikusi dezaten arerioak gure talde lana. GoOstadar!

Tiros Libres: 6/4                                                     Faltak: Ostadar SKT 6 / 14 Drunkat Askatuak                                          Emaitza: 34-58

Lehenengo Laurdena (1)    9-16          Bigarren Laurdena    (2)  6-13  

Hirugarren Laurdena  (3)    11-15        Laugarren Laurdena (4)  8-14

Hasierako Bostekoa: Nahia Astiazaran (2), Nahia Carrillo (2), Sandra Rojo (0), Paula Cebria (13) eta Ainara Lopez (11)

Marta Rojo (4) eta Nerea Armendariz (2)

Claudia Perez (-), Aroa Marin (-), , Lide Hidalgo (-), Maialen Paris (-) eta Lur Landaberea (-)

Hurrengo astean azkeneko partidua jolastuko dugu. Arerioa Donostiko Easo Ibaeta Basket Plagamania taldea, aurreko fasean elkar jolastu genuen eta arerio azkarra eta zorrotza izan zen. Aurreko partidua Lasarte-Oria-n izan zen, oraingo honetan Benta Berriko Kiroldegian jolastuko da, Maiatzaren 29an goizeko 12:00, irabazten duen taldea Final Four-era sailkatuko da.