Bloga

Un rival facil para el Ordizia K.E, Junior Femenino Partizipación (26-52)

Bigarren partidua, lehenengoa etxean arerioa Ordizia K.E. Partidua hasi eta argi ikusten zen, zein taldek agintzen zuen, Ostadar S.K.T, ez zen gai beraien erritmoa aguantatzeko, saskiraketa lortzeko zailtasun haundia. Naiz eta aldaketak probatu lasarteko neskak ez ziren gai, Ordizia K.E. -ren maila berdinean jartzen. Lehengo laurdenaren amaieran 6-21.

Bigarren laurdenean dentsa gogortzea lortu zuen Ostadar S.K.T, erasoan zailtasunek ez bai zen gai Ordizia K.E.-ren zona erasotzeko. Horretaz gai 10 tiro libre bota ziren laurden horretan eta soilik 1 sartzeko gai izan ziren lasarteko neskak. 5-12 amaitu zen laurdena eta deskantsura 11-33.

Hirugarren bide berdinetik jarraitu zuen, etxeko taldea Ostadar S.K.T ez zen gai izan saskiratzeko, berriro ere soilik 5 puntu sartu zituen laurden guztian, defentsa aldetik ez ziren gaizki ibili baina berriro ere Ordizia K.E. gai izan zen puntu gehiago sartzea, hirugarren laurdenaren amaieran 16-43.

Azken laurdena, naiz eta partidua erabakita egon, zertarako gai garen erakusteko momentua zen arerioari. Laurden honetan 10-9 geratu ziren, Ordizia K.E. galdu zuen laurden bakarra izan zen. Ostadar S.K.T ausartago azaldu zen zelaian eta erasoan gai izan zen baloia gehiago mugitzeko. Partiduaren amaieran 26-52 Ordizia K.E. garaile Lasarten.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Garrantzizko bi baja genituen eta hori gutxi balitz hirugarren bat gehitu zitzaigun partiduan zehar. Ez da gure momentua oraindik, argi ikusten da ez gaudela prest, baloi asko galdu, ez degu batere saskiratzen, lehengo astean esan bezela lan asko daukagu aurretik. GoOstadar!

Tiros Libres: 10/26

Faltas: 19 Ostadar / 20 Ordizia

Lehenengo Laurdena (1) 6-21  Bigarren Laurdena   (2)  5-12

Hirugarren Laurdena (3)  5-10  Laugarren Laurdena (4) 10-9

Bukaerako Emaitza: 26-52

Quinteto Inicial: Jone Castro (2), Ainhoa Alberdi  (0), Nere Zulaika (1), Nahia Arruti (2) eta June Negredo (3)

Maddi Rudi (Lesioa), Leire Trejo (14), Irantzun Agirre (Lesioa), Andea Maiza (4) eta Stefany Jacobs (0)

Hurrengo astean Beasainera goaz hirugarren aldiz azkeneko, lagun arteko taldea izan dela (BKL Txindoki) eta lehenengo partidua beste Beasainen (BKL Txindoki)aurka jolastu dugunez, oraingoa esan bezela hirugarrena izango da, BKL Igartza. Larunbata Urriak 20 arratsaldeko 16:00 Antzizar kiroldegian.