Bloga

Un ultimo cuarto desastroso, Senior 3º Provincial Masculino (47-56)

7º JORNADA 11 / ENERO / 2020
SENIOR 3º PROVINCIAL MASCULINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADO 18:00 OSTADAR S..K.T – HERNANI K.E.

Gabonetako  geldiunea alde batera utzita gero, urteko lehenengo partidua gainea genuen. Partidua Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian jolastu zen arratsaldeko 18:00. Arerioa Hernani-ko taldea Hernani K.E. aurpegi berri asko eta lehenengo aldiz Senior 3. Probintzialeko Mutilen kategorian jolasten zutenak.

Lehenengo laurdena Hernani K.E. agindu zuen, transizio azkarrekin eta hiruko marratik eta 5-6 metrotako tiroei esker. Momentu batean 0-12ko partziala lortu zuten, denbora eta aldaketa batzuei esker partidua era bat aldatu zuten, eta oraingo honetan hiruko marratik Ostadar S.K.T taldeak agindu zuen eta 0-13ko partzial bati esker aurretik jarri zen taldea, amaieran 13-12 markagailuan.

Partidua nahiko berdinduta zegoen bi taldeak hari ziren kanastak saskiratzen eta bigarren eta hirugarren laurdenean berdintasuna argi zegoen. Azken laurdena sartzera gingoazenean puntu bat gora Ostadar S.K.T taldea 38-37.

Azken laurdenean berdintasuna zegoen, baina etxeko taldeak ez zen gai izan saskiratzeko eta Hernani K.E. taldea bai, 9-19ko partzial bati esker garaipena lortu zuen, horrela denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuten 47-56, 9 puntu behera.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Talde lana falta zaigu ez gaude gure momenturik honenean, bakoitza bere norabidean doa eta argi ikusten da jolasten degunean. Ez dugu talde bezela jolastu eta argi ikusi da ez garela gai izan irabazteko. Azken aldi honetan baja asko daukagu eta horren bestez ezin degu gure potentziala erakutsi. Lan hori egiten badegu emaitzak ikusiko ditugu, GoOstadar!

Tiros Libres: 17/8                                      Faltak: Ostadar SKT  15 / 16 Hernani K.E.                   Emaitza: 47-56

Lehenengo Laurdena (1)    13-12   Bigarren Laurdena    (2)  13-14

Hirugarren Laurdena  (3)    12-11    Laugarren Laurdena (4)    9-19

Hasierako Bostekoa: David Blanco (7), Iñaki Lujambio (15), Ion Baltasar (10), Alberto de la Cal (14) eta Javier Martinez (4)

Manu Rísquez (33), Aitzol Gomez de Segura (6), Ibai Izagirre (9), Harriet Prado (31) eta Xabito Fernandez (12)

Ez konbokatuak: Beñat Elizegui (11),Asier Elola (5) ander Intsausti (-) Gorka Elizazu (2) eta Mikel Bermejo (41)

Hurrengo astean azken partidua jolastuko degu, eta berriro hasiko gera jolasten lehenengoen aurka. Partidua Zarautz-eko Zast taldearen aurka, arratsaldeko 20:30 Antonianos zelaian.