Bloga

Una vez mas sin poder conseguir… Cadete de Participación (40-33)

Aldaketa baten ostean Añorga Saskibaloia taldeak, lasarten jolasten utzi zigun lehengo partidua, naiz eta beraiek izan etxeko taldea. Partidua arrataldeko 18:00 hasi zen Lasarte-Oriako kiroldegian, giro ona, lasartear ugari gradetan eta saskibaloi partidu bat kantxan.

Añorgako neskak hasieratik ezarri nahi izan zuen bere menperatasuna, eta hala izan zen Ostadar SKT taldeak soilik puntu bakarra sartzeko gai izan zen laurden osoa, jaurtiketak ez ziren sartzen, sarrerak ere ez zituzten amaitzen. Taldea ez da gai izaten bere jokoa egiteko lehengo laurdenetan 11-1 Añorga Saskibaloia-rentzat.

Bigarren laurdenean Lasartearrak presioa ezarri zuten zelai gutian, eta hori beste taldeari azkarrago jolasteko aukera eman zion eta hor izan zen Ostadar SKT abantaia atera zuen momentua, Orain bai saskiraketa onurgarriak, jaurtiketa onak egiten hasi zen, lehengo laurdenekoa alde batera utzita. Laurdena puntu batengatik irabazi zuten 8-9 9, 19-10 amaituz 9 behera.

Hirugarren laurdena izango zen hoberena, Añorga Saskibaloia-k 8 tiro libre huts egin zituen eta Ostadar SKT bere momentu beroenean zegoen, seguraski partiduko saskiraketarik hoberena ikusi genuen 2+1 egiteko. Tiro librean huts egin zuen eta defentsaren hanka zahartzearen ostean beste bi puntu sartu zituen Ostadar SKT. Ez zuen laurdena soilik irabazi, baizik eta partiduan lehen dabiziko aldiz aurretik jarri zen 22-23.

Partiduko momenturik zailena zetorren, markagailua zegoen bezela uztea, ez zern errexa izango, Ostadar SKT laurden guztia saiatu zen partidua irabazten ahalik eta saiakera haundiak egiten. Baina azkeneko minutuak jolasten jakin behar dira, eta Añorga Saskibaloia gai izan zen hori egiteko bi minutu faltan 7-1 eko partzialari esker partidua bereganu zuen. Lasartearrak partidu ona jolastu zuten, baina garaipena lortzeko ia perfektua izan behar du.

Endika Marrahi entrenatzaileak dio:

Asko hobetu degu naiz eta garaipena ez lortu, ez dakit noiz iritxiko den… baina ez galdu itxaropena.

Hurrengo astean Goierri edukiko dute arerio bezela, Lasarte-Oria kiroldegian jolastuko da partidua, Igandea 3 goizeko 09:30.

Parzialak: 11/1 – 8/9 – 3/13 – 18/10

Hasierako Bostak: Leire Trejo (0), Maddi Ruddi (4), Ainhoa Alberdi (2) , June Negredo (7) y Irantzun Agirre (4)

Maider Abete (2), Ainhoa Figueras (2), Nahia Arruti (Lesionatua), Stefany Jacobs (3), Nerea Calvo  (-),  Andrea Maiza (2) eta Elene Arruti (7)