Bloga

Uno de Uno para el estreno del Senior Femenino (Askatuak 60-51 Ostadar SKT)

Urteko lehen partidua senior neskentzat Askatuak talde donostiarraren aurka. Taldeak benetako partiduak jolasteko gogoa zeukan jada, lagunartekoak jolastea ez baita berdina. Dudak zeuden ikusteko taldearen maila zein den, aurreko urtetik taldea apur bat aldatu baita eta jokalari askorentzat lehen partidua zen senior maila batean. 1998ko 4 jokalari, 1999ko 5 eta 2000. urteko 2 junior, ziurrenik ligako talderik gazteena.

Partidu hasiera txarra izan zen, bi taldeena. Nerbioak, dudak… Defentsan Askatuakeko taldeak ez zigun min berezirik egiten, baina erasoan arazoak geneuzkan. Erritmo motelean hasi ginen, donostiarrek nahiago zutena eta ez genuen lortzen sistemekin modu egokian jokatzerik. Hala ere, faltak lortzen genituen eta tiro libreei esker lortu genituen lehen abantailak. Lehen laurden amaieran, 1-11 gure alde.

2. laurdena hasi eta berehala, Askatuakek bi triple lortu zituen jarraian eta ikusi zen partiduaren itxura aldatzera zihoala. Partiduan sartu ziren. Laurden erdirako markagailua berdintzea lortu zuten eta guk ez genekien non ginen. Erasoan oso gaizki eta defentsan… Falta inuzenteak bata bestearen atzetik, arbitroek ere dena pitatzeko eguna zuten eta guk erraztu egin genien lana. 16 jaurtiketa libre bota zituen Askatuakek laurden honetan, urrutiko hirukoak taularen laguntzarekin ere sartzen zitzaizkien… 26 puntu jaso genituen laurden honetan, partiduko beste 3 laurdenak gehituta baina gehiago. Hau ezin dugu permititu. Atsedenaldira 27-22 atzetik.

3. laurdeneko hasiera bikaina izan zen. Defentsan estutu genuen, baloiak lapurtu eta korrika egiten. Joko alaia, talde gazte honek behar duena. Markagailuan aurretik jartzea lortu genuen, baina laurden amaiera kaxkarra izan zen eta azken laudenera 38-39 heldu ginen. Partidua oso parekatua zegoen eta detaileek markatuko zuten irabazlea.

Zonakako defentsan jartzea erabaki genuen eta Askatuekek arazoak izan zituen bera erasotzeko. Erasoan, hiruko jaurtiketa gehiegi egiten genituen, penetrazioak eskasak ziren, baina larunbatean kanportik asmatu genuen eta 5 puntuo aldea lortu genuen 4 minutu faltan 47-52. 3 minutu faltan Askatuakek puntu batera gerturatzea lortu zuen, 51-52, baina hemendik aurrera ez zuen puntu gehiagorik lortuko. Hiruko batekin eta jarraian egindako bi kontraerasoekin, 8 puntuko aldea lortu genuen minutu eta erdi faltan. Bukaerako denbora hau, ez genuen guztiz jolastu behar den bezala jolastu, markagailuarekin jokatzen ikasteko asko falta zaigu oraindik… baina donostiarrek ez zuten erasoan asmatu eta amaieran 51-60 gure alde.

Lehen garaipena lortu dugu! Baina urtea luzea izango da, 11 talde gaude, 20 partidu jokatzeko eta zihur partidu asko Askatuaken kontrakoak bezain parekatu eta borrokatuak izango direla. Urte polita dugu aurretik, guazen disfrutatzera. Datorren larunbatean 16.00etan Lasarten Eskoriatzaren aurka. Bigarrenaren bila!

Bostekoa: Leire Belartieta 5, Uxue Rodriguez 9, Lide Unanue -, Uxue Anabitarte 3, Haizea Del Olmo 10

Yaiza Navarro 8, Itxaso Mercero 17, Haizea Furundarena 2, Uxue Ariztimuño 2, Maria Alberdi 4, Miriam Marguello-

Partzialak: 1-11/ 26-11/ 11-17/ 13-21