Bloga

Victoria de ultimo momentos, Infantil Haundi Femenino (49-51)

9º JORNADA 2020 / ENERO / 11
INFANTIL TXIKI FEMENINO INSTITUTO ANTIGUA LUBERRI (DONOSTI)
SABADO 09:00 ANTIGUA LUBERRI K.E. -B-  – OSTADAR S..K.T

Denboraldiko zazpigarren partidua infantil haundiko neskentzat, 8. jardunaldia. Partidua Larunbata Urtarrilak 11, goizeko 9:00tan jolastu zen Donostiako Antigua Luberri Ikastetxean. Arerioa ANTIGUA LUBERRI taldea, klasifikazioko taula erdian dagoen taldea.

Beste partiduen tonika mantenduz, partiduko lehenengo minutuetan, bi taldeen urduritasuna markagailuan isladatu zen, lehenengo 6 minutuetan talde bakoitzak 4 puntu besterik ez lortuz. Zelai barruan izandako akatsez beteriko jokoa mozteko, kanpokoen hutsartea, mantsoago jolasteko baita atakean baloia jokalarien artean mugitzeko eskatuz. Antigua Luberri-koek zelai osoko presioa eginik Ostadar S.K.T. koen atakea geldiarazten lortu zuen markagailua oso parekaturik mantenduz laurden osoan (abantaila haundiena 3 puntukoa izanda, puntu bat goitik joan ziren lasartekoak laurdenaren amaieran). Defentsako despisteak izanda eta akats teknikoak egiteagatik -tiro eta sarreretan besoak jaitsiz atakeko jokalaria jotzen-, Ostadar S.K.T. taldea sei faltekin amaitu zuen laurdena, aurkako 8 tiro libre jasota.

Bigarren laurdenean, bertakoek defensa intentsitatea igo eta zelai osoko presioaren bitartez, baloiak lapurtuz kontraerasoan ateratzeko gai izan ziren, hasierako hiru minutuetan 8-0ko partziala lortuz, Antigua Luberri-koen alde. Kanpoko jokalari batzuen errebotea ixteko arazoak eta pasean aukera desegokiak ia konpentsatu izan ziren beste jokalarien bultzadarekin, bai defentsan baloiak lapurtuz, bai atakean arerioen artean sarrerak burutuz. Ostadar S.K.T. ko neskak pixkanaka pixkanaka moztu zuten hasierako abantaila hori, laurdena kontrako 4 puntuetako diferentziarekin amaituz.

Atsedena pasa eta gero, lehenengo minutuetan partidua berdintzea lortu zuten Ostadar S.K.T. ko neskak, errebotea atakean dominatuz, altuera abantaila aprobetxaturik bigarren aukerak gauzatuz, edota baloi mugimenduari esker sarrerak erraztuz. Defentsan ere, fin ibili ziren Lasartearrak, Antigua Luberri-koen bi kanasta besterik ez jasoz ia laurden osoan. Azkenengo bi minutuak arte. Orduan, partidutik atera ziren kanpoko taldeko jokalariak eta geratzen ziren minutu pare horretan irabazitako abantaila galdu zuten, kanasta errazak utziz eta fondotik ateratzerakoan pase desegokiengatik baloiak arerioaren eskuetan utziz.

Azkenengo laurdenean partidua oso berdindurik mantendu zen. Lehenengo minutuetako bertakoen aldeko partziala, laurden erdiko kanpokoen alde batengatik konpentsatuta. Horrela, bai atake estatikoei esker, bai kontraerasoen bitartez, laurdenaren azkenengo erdia hastear zegoela Ostadar S.K.T. koek lortu zuten partidua berriz enpatatzea, (41 puntutara). Handik aurrera, Donostiakoen kanasta bati, Lasartekoen bat jarraitzen zion, azkenengo minutuan 49 punturako berdinketara iritsiz. Hamargarren minutuaren hasieran Lasartekoak kanasta lortu zuten, diferentzi minimoarengatik aurretik jarriz. Hurrengo jokaldian, bertakoak ere kanasta lortuz, berriro enpatea markagailura. Minutu erdi baino gutxiago geratzen zen partiduaren denbora amaitzeko. Hutsartea eskatu eta gero, Lasartearrak aurreko zelaiaren albotik atera, moztu eta pasea jaso eta gero kanasta lortu zuten, oraindik hogei bat segundu geratzen zirenean (Ostadarreko S.K.T.ko kadeteen “Pez” jokaldia maileguan hartuz) . Defentsa tokatzen zitzaien eta bertakoen akats bati esker, baloia berreskuratzea lortu zuten kanpokoak. Hutsartea berriro eskatuz (aurreko zelaitik ateratzeko), jokaldi berbera egiten saiatu ziren Lasartekoak. Nahiz eta ez lortu, denbora gutxiegi geratzen zitzaien bertakoei partidua berriro berdintzeko.

Aitor Las entrenatzaileak dioenez:

Nahiz eta normalean hobeto jolasten duten jokalari batzuk gaur ez hain fin ibili, bestekoen artean partidua bere gain hartu eta aurrera eraman dugu. Kantxa barruan ikusi diren jokaldi batzuk (azkenengoa anekdota hutsa izanik) argi utzi dute talde moduan jokatzen badugu, askoz errazago izango dugula bai kontrako kanasta aurkitzea, bai arerioari gurea aurkitzeko gauzak zail jartzea. Halere, asko landu behar dugu oraindik gure talde lana, partidu pare baten ondoren etortzen zaigun bigarren bueltari begira, batez ere. Antigua Luberrirk oso zail jarri digu (markagailuan 6 minutu besterik egon gara aurrean), baina azkenenan garaipena lortu dugu. Beraz… GoOstadar!

Tiro Libreak: 1/3 Faltak:                           Antigua Luberri 7 / 9 Ostadar SKT                              Emaitza: 49-51

Lehenengo Laurdena (1)  9-10    Bigarren Laurdena   (2)  16-11

Hirugarren Laurdena  (3) 10-12   Laugarren Laurdena (4) 14-18

Hasierako Bostekoa: Oihane Navarro (8), Nagore Loyarte (10), Arritxu Marques (4), Ane Garcia (2) eta Nerea Paris (10)

Goiatz Aiestaran (11), Nora Otaegi (6), Saioa Elola (-) eta Irene Tejado (-).

Lesionaturik / gaixorik: Aitana Briz, Elena Evelinova eta Inge Trantxe.

Hurrengo asteburuan, Donostiako eguna dela eta, ez dago partidurik, beraz, Urtarrillak 25ean, partidua TAKE Uzturre haundi-ren aurka izango dugu. Nahiz eta klasifikapenean beherago dagoen taldearen aurka jolastu, adi egon beharko dute Lasarte-Oria-ko neskek, goizeko 09:00tan Maialen Txourraut Kiroldegian.