Bloga

Victoria de ultimos momentos, Junior Femenino de Rendimiento (47-50)

5º JARDUNALDIA 2019 / URRIA / 19
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK MANUEL MUÑOZ KIROLDEGIA (ESKORIATZA)
LARUNBATA 16:00 ESKORIATZA K.E. – OSTADAR SKT -A- 

Lehenengo partidua herritik urruti, Errendimenduko junior neskentzat, 5. jardunaldia. Partidua larunbata Urriak 19, arratsaldeko 16:00 jolastu zen Manuel Muñoz kiroldegian. Arerioa Eskoriatza-ko Eskoriatza K.E. taldea, zelai gogorra eta arerio indartsua.

Lehenengo laurdenaren hasieran Ostadar S.K.T taldea asi zen menderatzen, lehenengo 5 minututan 4-9 aurretik jarri ziren, 6 metroko tiro on batekin eta zelaia haundia egiten espazioak ondo erabiltzeko. Eskoriatza K.E. lortu zuen partiduan sartzea eta bigarren partziala irabazi zuen 9-7. Lehenengo laurdenaren amaieran 13-16, Lasarteko neskak 3 puntu aurretik.

Bigarren laurdenak ere bi aurpegi eduki zituen, oraingoan Eskoriatza K.E. izan zen aurretik jarri zen, transizioak oso azkar egiten eta defentsa ondo mugitzen. Ostadar S.K.T behera etorri zen eta 3 puntugatik galtzen jarri zen 2 minutu faltan. Zuzenketan ezarri eta 0-6 puntuko partziala egiteko gai izan zen, 12-12 bigarren laurdena. Deskantsura 25-28 berriro ere 3 puntu aurretik.

Hirugarren laurdena izan zen taldea erosoen ibili zena 2-8ko partziala eta gauzan ondo egiten, gehien bat defentsa, ondo laguntzen eta ondo iristen. Hala ere azken minutuan Eskoriatza K.E. ez zuen partidutik atera nahi eta 0-4 partzial bati esker, partiduan sartuta jarraitu zuten. 31-36 5 puntu gora 10 minutu faltan partidua amaitzeko.

Laugarren laurdenean amaiera ikeragarria izan zuen, Ostadar S.K.T berriro ere nagusi eta 2-8 partziala, partzial horri esker 11 puntu jarri ziren gora 4 minutu faltan. Eskoriatza K.E. ez zuen amore eman nahi eta partiduan sinistu zuen eta 14-3ko partzial bati esker 47 segunduren faltan, 14 puntu horietatik 3 triple izan ziren. Edonork irabazi zezakeen partidua, 22 segunduren faltan, Ostadar S.K.T saskiraketa lortu zuen eta 2 puntu gora jarri ziren. Eskoriatza K.E. ez zuen saskiraketa lortu eta errobotean Ostadar S.K.T izan zen nagusi, eta partidu erdia bereganatu zuen. Amaiera Eskoriatza K.E. 47-50 Ostadar S.K.T.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Bigarren partidua poltsikora, partidu osoa parekatsua izan da, baina 11 puntuko aldearekin 4 minutu faltan berdindu egin gaituzte. Jakin behar degu momentu horiek jolasten. Oso ondo apurtu dute gure presioa, beraz hori landu behar degu, eta baita gure barruko jokoa, saskiraketa asko huts egin genituen kanasta azpian. Hurrengo astean deskantsu bat, baina ez dezagun lo hartu, jarrai dezagun hobetzen eta etekina ateratzen azkeneko momentuei, GoOstadar!

Tiros Libres: 18/7                              Faltak: Eskoriatza 17 / 12 Ostadar SKT                         Emaitza: 47-50

Lehenengo Laurdena (1)   13-16    Bigarren Laurdena   (2)  12-12

Hirugarren Laurdena (3)      6-8      Laugarren Laurdena (4)  16-14

Hasierako Bostekoa: Lur Landaberea (8), Nahia Astiazaran (12), Olatz Bardaji (7), Ane Balerdi (10) eta Elene Arruti (7)

Denisse Lopez (0), Marta Rojo (4), Nerea Calvo (Lesioa), June Negredo (Ez) eta Lide Hidalgo (Ez)

Kadete: Ainara Sarmiento (2)

Hurrengo astean atsedenaldia edukiko degu, Urriak 27-ko partidua Urriaren 13-an jolastu zen. Partidua Torrealday asesorias Hondarribi-ren aurka. Partidu horren informazioa hurrengo astean edukiko dezute.