Bloga

Victoria dura, Junior Participación Femenino (44-36)

Denboraldiko bostgarren partidua jokatu zuten Partizipazioko junior neskak. Ordurako lau partidutik bat irabazi zuten Lasarteko junior neskak eta garaipena garrantzi handikoa zen ekipoaren animoak mantentzeko. Azaroak 24 igandea jokatu zen partidua, Maialen Chourraut kiroldegian, goizeko 9:30 etan Ibaeta BeraBeraren aurka.

Gogotsu atera ziren Lasarteko neskak zelaira lehen laurdenean, hasierako sei minutuetan 8-0ko partzial bat lortu zuten, atake sistema ondo erabiliz bakarrik bukatzeko aukera izaten zuten gehienetan. Ahala ere. Donostiako neskak ez ziren gutxiago izan eta gogor eman zuten buelta markagailuari, hurrengo sei minutuetan 2-8ko partziala lortuz. Horrela, laurdena 10-8ko markagailuarekin geratu zen.

Bigarren laurdenean ez zen partzial handirik egin, bi ekipoak zailtasunak zituzten saskiratzeak lortzeko. Beraberako entrenatzaileak zona bat jarri zuen defentsan eta Lasarteko neskak bestalde, kantxa osoko presioa egiten zuten. Seigarren minutuan, berdinketa zegoen markagailuan eta nerbioak airean ageri ziren. Laurdena azkenean 23-20 bukatu zen (13-12ko tanteoa laurden honetan) azken segunduko hiruko ikusgarri bati esker.

Hirugarren laurdena izan zen tanteoan diferentzia handiena izan zuen laurdena. Egia esan bi ekipoek saskiratze gutxi lortu zituzten, punteria oker zebilen egun hartan eta huts asko egiten zuten. Laurdena 33-27 bukatu zen (10-7ko tanteoa)

Laugarren laurdenean, Donostiako neskak hurbiltzeko ahalegina egin zuten. Ostadarreko neskak, ahala ere, ez zuten amore eman eta garaipena eskuratu zuten Beraberako nesken hutsak aprobetxatuz. Azken emaitza 44-36koa izan zen (11-9ko tanteoa).

Huts gehiegi izan dugu partidu honetan, asko dugu lantzeko oraindik ekipo honekin. Despiste asko eta huts gehiegi izan genituen partidu honetan. Baloi asko oparitu genuen partidan zehar eta puntu asko galdu eraginez. Ekipoa pozik badago eta irabazteko ahalegina egiten badu, partidu asko irabaziko ditu talde honek.

Hurrengo astean, Benta Berri kiroldegian jolastuko da partida goizeko 10:00tan Añorga Saskibaloia C ren aurka.

Hasierako bostekoa: Nahia Carrillo (6), Olatz Castro (10), Stefany Jacobs (11), Irantzun Agirre (12), Paula Cebria (14)

Maddi Rudi (7), Aroa Marin (9), Olatz Castro (10), Julene Hernandez (15), Sofía Romero (16).