Bloga

Victoria para el Fin de Temporada, Junior Rend Femenino (66-46)

5º Y 6º PUESTO 12 / JUNIO / 2021
JUNIOR RENDIMIENTO FEMENINO POLIDEPORTIVO MAIALEN CHOURRAUT(LASARTE-ORIA)
SABADO 10:00 OSTADAR S.K.T -A-  – TAKE REDLINE MEKANIKA

Denboraldiko azken partidua jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian, Ostadar S.K.T -A- eta Take Redline Mekanika. Lehenengo laurdenean etxeko taldea ibili zen partiduko erritmoa ezartzen, behin baloia ondo mugitu ondoren aukera berriak azaltzen ziren, eta sarrerak eginez, saskiraketa erosoak egin zituzten. Tolosako neskak aldiz jokuan ondo ibili ziren baina ez zuten lortzen ondo amaitzea. Bigarren laurdenean aldaketa garrantzitsu bat egon zen defentsan, eta Take Redline Mekanika taldeak aurrera salto bat eman zuen. Ez zituzten besoak inoiz jetxi eta markagailuan gero eta gertuago zeuden. Lasarteko neskak aldiz jaurtiketetan ez ziren ondo ibili eta faktore garrantzitsua izan zen emaitzaren eraginean. Beraz lehenengo laurdena etxekoentzat izan zen 11 puntugatik, baina bigarrena kanpokoentzat 4 puntugatik. Deskantsuan emaitza 29-22, 7 puntugora Ostadar S.K.T -A-.

Bigarren zatian Lasarteko neskak partzial bati esker, markagailuan abantaia hartu zuten, baina Tolosako neskak ez zuten etsi nahi eta hurbiltzen hasi ziren. Saskiraketak zeuden bi kantsetan, eta nahiz eta Ostadar S.K.T -A- irabazi laurdena, solik 4 punturengatik izan zen. Azken laurdenean Take Redline Mekanika taldeak jarraitzen zuen lanean, baina denboraga gabe geratzen hasi ziren, horretaz gain Lasarteko neskak kanpoko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren, eta abantaia haunditu egin zen. Amaieran 66-46, 20 puntuko aldeagatik garaipena Lasarte.Orian, geratu zen.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Honen bestez amaitu da denboraldi arraro hau, garaipen batekin amaitzea beti izaten da polita. Orain amaitzera dijoala taldeak egin duena ikeragarria izan da eta hori goraipatu nahi det. Gainera orain berriro talde guztia ikustea asko gustatu zaigu, orain etendaldi bat dator, udaran indar berritu, itxaropena eta gogoak haunditu eta gustuko dugun kirola egiteko. Jolastu dugun taldeei zorte ona oparo diogu, itzulera zaila izango delako kirolean, animo asko denoi. GoOstadar!

Tiros Libres: 14/7                                                 Faltak: Ostadar SKT 16 / 23 Take Redline Mekanika                                    Emaitza: 66-64

Lehenengo Laurdena (1)    19-8          Bigarren Laurdena    (2)  10-14  

Hirugarren Laurdena  (3)    18-14        Laugarren Laurdena (4)  19-10

Hasierako Bostekoa: Nahia Astiazaran (20), Nahia Carrillo (0), Sandra Rojo (12), Paula Cebria (7) eta Ainara Lopez (16)

Nerea Armendariz (5), Claudia Perez (6) Lide Hidalgo (0) eta Marta Rojo (-)

Aroa Marin (-), Maialen Paris (-) eta Lur Landaberea (-)

Denboraldiko azken partidua.