Bloga

Victoria para finalizar la Ida de los Junior Femenino de Participacion (63-38)

Larunbat honetan Ostadarreko neskek Take tolosaren aurkako partidua jokatu zuten Maialen Chourraut kiroldegian. Hiruko partidu zirraragarria izan zen, ikusteko oso polita.

Lehenengo laurdeneko bost minutuak oso mantsoak izan ziren, bi ekipoak lokartuta atera eta anotazio baxuko partidua izango zelaren antza zuen, baina hurrengo bost minutuak zonan defenditzen hasi ziren Takeko neskak eta gure aukera errez ikusi genuen. Bi aste oso pasa genituen zonaren aurkako jokaldiak prestatzen eta eragin ona izan zuen. Lehen laurdena 14-14 bukatuz.

Bigarren laurdeneko helburua, Takeko nesken laurdena hamar puntu bañp gutxiagotan uztea zen baina laurdena hasi orduko hiruko saskiratzeak iristen hasi ziren. Pase gutxirekin lortzen genituen jaurtiketa aukera errezak eta lehenengo zazpi minutuetan hiruko 4 saskiratze eta biko bat lortu genuen 17-2 ko partziala lortuz eta laurdena helburua lortuz eta laurdena 30-24 bukatuz.

Hirugarren laurdenean defentsa gogor baten eraginez, Tolosako neskek ez zituzten saskiratze errezak lortzen eta guk hiruko saskiratzeekin jarraitzen genuen. Intentsitate falta somatu genuen zona barruan, kaxa eta 1 jarri zutelako gure Elene saskiratzeak ez lortzeko helburuarekin. Ez zuten kontuan izan gure Ainhoak hain egun ona izatearekin eta ezin zuten jokalaria geratu. Beste laurden izugarriaren ondoren 44-31 bukatu genuen laurdena.

Normalean laugarren laurdenean intentsitatea gutxiagotu egiten da gure kasuan baina larunbatean ondo gosaldu zutela zirudien eta bukatu arte gogor eutsi zuten. Saskiratze gehiagorekin gure garaipena finkatu genuen partidua 63-38 bukatuz.

Partidu honetan guztira 8 hiruko saskiratze lortu genituen baina jaurtiketa libreen arazoa jarraitzen du, 13 jaurtiketa libretik 5 bakarrik sartu genituen. Ekipoaren helburuetako bat aurten jaurtiketa libreen %65 a gutxienez sartzea da eta oraindik ez dugu aurrerapen askorik egin. Hurrengo igandean Ostadarreko neskek BeraBerakoen aurka dute partidua igandean goizeko 11:00tan Maialen Chourraut kiroldegian, lasarten. Partidu garrantzitsua da guretzako, joanaldian 5 puntu gatik galdu genuelako. Igandean 6 edo gehiagogatik irabazteko helburua dugu, kategoria igoeraren fasean sartzeko.

AINHOA ALBERDI (5): 19 pts 1/2 TL

AIORA BELARTIETA(6): 8 pts 0/1 TL

ITSASO ARIZTIMUÑO(7): 5 pts 1/2 TL

ELENE ARRUTI(8): 9 pts 1/2 TL

MAIALEN SEVILLANO(10): 4 pts 0/0 TL

NEREA CALVO(11): 10 pts 0/0 TL

NAHIA ARRUTI(12): 4 pts 2/4 TL

OLATZ BARDAJI(13): 2 pts 0/0 TL

LEIRE TREJO(14): 2 pts 0/2 TL