Bloga

Victoria por la mínima para las chicas del Infantil Haundi (50-49)

Aste bateko etenaldiaren ostean, Ostadar SKT Infantil Haundiko neskak, aste bukaeretako partidua jolastu nahi zuten. Arerioa Bera Bera Urgull, azkeneko Bera Bera-ren aurka (Bera Bera Manteo) ezin izan zuten partiduan mantendu, baina gauzak ezberdinak izango ziren oraingoan, indar berrituta eta experientzia gehiagorekin dagoelako taldea. Partidua Abenduaren 16ean Larunbata goizeko 11:00tan hasiko zen, Maialen Chourraut kiroldegian.

Donostiarrak eman zioten hasiera partiduari, argi zegoen indar haundi etorri zirela eta partidua menderatzen zeuden, Bera Bera Urgull erakusten hari zen postu guztietan zituela jokalari esanguratsuak, eta lehenengo laurdenean 17 puntu sartzera iritxi zen, Ostadar SKT ordea defentsan ez zen gai ondo kordinatzeko eta naiz eta kanastara iritxi soilik 6 puntu sartzea lortu zuen, amaieran 6-17.

Bigarren laurdenenan orekatzen hasi zen eta eroso ikusi genuen taldea batez ere defenditzeko garaian aldaketa esanguratsu bat egon zen, zelai osoan. Honen bitartez saskiraketa errexagoak lortu zituzten Ostadar SKT-k, baina Bera Bera Urgull lortzen zuenean lehengo aurkaria aurreratzea, beraiek ere saskiraketa onak sartzea lortzen zuten, 13-13 laurdenean 19-30 deskantsura.

Hirugarren laurdena ezin baino hobeto hasi zen 6,75metrotako tio batekin, 3 puntu Ostadar SKT-rentzat lehenengoa eta espero degu azkena ez izatea. Laurdena Ostadar SKT jolastu zuen hobeto batez ere saskiraketa erosoekin, defentsan komunikazio ona eduki zuten eta 6 puntugatik irabazi zuten laurdena Bera Bera Urgull-eri. Laurden bat amaitzeko eta emaitza 37-42.

Azken laurdena emozio haundikoa bi taldeak nahi zuten garaipena lortu, lehengo minutuak Ostadar SKT-renak izan ziren, eta hortik aurrera saskiraketa txandakatsuak hasi ziren. Minutu bat faltan eta Ostadar SKT 46-49 Bera Bera Urgull, bi tiro libreak saskiratu zituen Ostadar SKT-k, TM 58seg puntu 1 behera. Bera Bera Urgull-ek ez zuen saskiratu, Ostadar SKT baloia saskiratu 50-49. TM Bera Bera Urgull 37Seg, saiatu zen saskiratzen baina ez zuen lortu, aurrera joan zen Ostadar SKT saskiratzera baina ez zuen lortu eta amaiera. Ostadar SKT hirugarren garaipena lortu zuen 50-49.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Horrelako partidu bat merezi genuen, partidu guztia galtzen joan eta partidutik atera gabe gelditzea eta menperatzen hasi, irabazteko. Taldeak gero eta argiago ikusten du zertarako gai den. Hurrengo partidua bigarrenaren aurka da eta garaienaren bila aterako gera, beteak beste gabon onak denontzat!

Quinteto Inicial:

Karla Tejado (0),  Leire Ipiña (2), Itxaso Ortega (2) Aiora Villaron (6) eta Irantzu Mendiluze (0)

Marta Rojo (16), Sandra Rojo (9), Ainara Sarmiento (8),  Ainhoa Iturriza (4) eta Eneritz Tolaretxipi (3).

– Intza Zendoia (x) eta Amaia San Miguel (x), Maialen Paris (x) eta Harriet Guinea (0)

Parciales: 6-17 13-13 18-12 13-7

Faltas: 12/12

Tiros Libres: 17/9

9 Partidu jolastu ondoren Ostadar SKT 3 garaipen eta 6 partidu galdu ditu. Hurrengo astean gabnetara goaz, baina taldeak ez ditu oporrak hartzen, entrenamenduekin jarraituko du, gelditzen diren arerioak irabazteko. Hurrengo partidua Beraun Bera Oiarso SKT taldearen aurka jolastuko du, Urtarrila-ren larunbata 13 goizeko 09:00h, Don Bosco zelaian, Errenteria.