Bloga

Victoria y Billete para la Final, Senior 1º Prov Femenina (48-62)

Ligako azken partidua Senior Neskentzat. Donostiako Inter taldearen aurka jokatzen genuen, denboraldia oso ondo hasi zuen taldea, baina bigarren fase honetan puntu bat behera egin duena. Gu ere, ez ginen momenturik onenean iristen: Eneritz lesionatuta, Haizea kanpoan eta asteko entrenamenduak ez ziren onenak izan. Guk gure partidua geneukan, baina ordu berean Luberri-Zarautz partiduan beste begi bat geneukan jarrita: hortik etorri baitzitekeen finalerako txartela.

Partidua bikain hasi genuen. Erasoan erritmo ona, joko azkarra eta defentsan gogor. Haien 10 jokalaria gelditzea lortu genuen eta Ane Alberdiren lehen laurdena bikaina izan zen. 13 puntu lortu zituen lehen laurdenean, jokoa gidatu, asistentziak…ezin izan zuten gelditu. Laurden amaieran 8-21.

Bigarren laurdenean etxekoak esnatu ziren. Zonakako defentsak min egin zigun eta Itxasoren bi tripleri esker aurretik jarraitzen genuen 2 minutu faltan 19-31. Azken bi minutu hauetan, aurrez egindako lan on guztia pikutara bota genuen. Baloi galduak, hutsegiteak, opariak… 10-0ko partziala eta 29-31 atsedenaldira.

Hirugarren laurden hasieran, etxekoak hobeto hasi ziren eta guk lo jarraitzen genuen, 33-29 atzetik. Partidua hasi baino lehen, barneko jokoan abantaila geneukala suposatzen zen, baina partidua kanpotik asmatuta eraman genuen. Bi hiruko jarraian lortu genituen, pare bat kontraeraso eta berriro partiduan aurretik jarri ginen. Laurden amaieran 34-44.

Azken laurdenean markagailua kontrolatzen jakin genuen. Haiek gerturatzen ziren bakoitzean, hiruko jaurtiketa batekin asmatzen genuen eta partidua kontrolatua eraman genuen amaieraraino. Bukaeran 48-62. 7 triple sartzea lortu dugu, beste jaurtiketa batzuk kanpotik sartzea ere lortu dugu eta orokorrean partidua ona izan da.

Benta Berritik iritsi ziren notiziak onak izan ziren, Luberrik partidua irabaztea lortu zuen eta finalerako txartela lortu genuen. Luberri eta gu izan gara urteko bi talde onenak (nahiz eta Zarautz gertu ibili den) eta finalerako txartela merezitakoa izan da. Luberrik partidu guztiak irabazi ditu eta guk 8 (guztiak Luberriren kontrakoa izan ezik).

Ekainaren 12an izango da finala, Luberri-Ostadar Benta Berrin. Ordua oraindik konfirmatzeke dago. Senior mailan 5. denboraldia da eta lehen aldia da finalera iristen garena. Aurreko urteetan semifinaletan galdu dugu eta aurten pauso bat egin dugu aurrera. Egia da denboraldia berezia izan dela, baina finalera iristea lortu dugu! Ez gara faboritoak izango, partidua zaila izango da, baina borrokatuko dugu!

Partzialak: 8-21 / 21-10 / 5-13 / 14-18

Ane Alberdi 18, Itxaso Mercero 22, Olatz Bardaji 2, Elene Arruti 7, Uxue Anabitarte 2,–bostekoa- June Eizmendi -, Larraitz Izagirre 2, Marta Escudero 6, Maialen Sevilano -, Marta Rojo 3.