Bloga

Vitoria muy costosa (53-57) Senior 1º Provincial Femenino

1. FASE 2º JORNADA 10/ OCTUBRE/ 2020
SENIOR 1º PROVINCIAL FEMENINO POLIDEPORTIVO ALDIRI (URRETXU)
SABADO 16:00 AYMA GOIERRI – OSTADAR S.K.T

Ligako bigarren partidua Senior Neskentzat. Larunbatean 16.00tan Urretxun. Aurrean Goierri taldea, azken bi urteetan asko hobetu duen taldea eta maila igotzen duten junior jokalariak dituena. Gu baja batzuekin iristen ginen eta bagenekien zaila izango zela.

Lehen laurdenean huts egite asko izan genituen. Erasoan ez genuen asmatzen eta defentsan haien lehen 10 puntutatik 8 gure falloengatik izan ziren. Laurden amaieran, Nahia Astiazaran eta Marta Rojo juniorren debuta aprobetxatuz, intentsitatea igo genuen eta partiduan sartu ginen. Laurden amaieran 14-16.

Bigarren laurdena oso ondo hasi genuen. 10 puntuko abantaila lortu eta partidua kontrolatua geneukan. Laurden amaieran desastrea. Baloi galduak, erasoko faltak, epaileen erabaki dudosoak, haserrea ezin kontrolatu, falta teknikoak…11-0 partziala kontra eta atzetik atsedenaldira, 25-22.

Hirugarren laurdenean bigarren aldiz buelta eman genion markagailuari. Defentsan huts egiteekin eta errebotean sekulako arazoekin jarraitzen genuen, baino erasoan kalitatea erakutsi genuen, baloia mugituz eta kanasta ederrak lortuz. Laurden amaieran 40-42.

Azken laurdenean aurretik izan ginen momentu oro. 2,3,4,5,6 puntuko aldeak, baina ezin partidua puskatu. Sartu beharreko kanastak sartu genituen, azken erasoetan burua erabili genuen eta jaurtiketa libreetan asmatuta, partidua Lasartera. Amaieran 53-57.

Urretxuko taldeak asko hobetu du eta haien etxean talde batek baino gehiagok galduko du. Guk partidua ateratzea lortu dugu, orain dela 2 aste edo partidua prestatzen hasi ginenean ezinezkoa zirudiena. Espero baino jokalari gehiago etorrita eta juniorren laguntzarekin. Eskerrak! Datorren astean ZAST Zarautz. Ligako talde gogorrenetarikoa. Igandean 16.00tan Aritzbatalden, partidu zaila!

Partzialak: 14-16 / 11-6 / 15-20 / 13-15

Leire Belartieta 4, Ane Alberdi 12, June Eizmendi -, Larrraitz Izagirre 5, Elene Arruti 7 –bostekoa- Itxaso Mercero 21, Olatz Bardaji -, Denis Lopez -, Maialen Sevilano -, Eneritz Buiza 2, Nahia Astiazaran 2, Marta Rojo 4