Bloga

Fede Otaegik eta Txetxu Mertxanek eramango dute 1 dortsala

Korrikalari bakar batek ez, bik eramango dute 1 dortsala Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoiaren XXIV. edizioan. Aurtengo lasterketa aurkezteko prentsaurrekoan 1 dortsala Fede Otaegik eramango zuela iragarri genuen, besteak beste, “orain arteko lasterketa guztietan parte hartu duelako”.

Bada, ez da lasterketa guztiak egin dituen korrikalari bakarri. Gerora, Txetxu Mertxanek ere marka hori jarrita duela jakin dugu. Hortaz, biek eramango dute 1 dortsala igandeko lasterketan.