Bloga

Primera victoria al bolsillo, Senior Femenino 1º Provincial (50-25)

Urteko lehen partidua senior neskentzat, larunbatean 16.00tan Lasarten, Alde Zaharra taldearen aurka. Aurreko urtean 2. Mailako txapeldun izan zen taldea eta mailaz igotzea lortu zuena. 6 aste luzeko aurre-denboraldiaren ondoren, lehen partidu ofiziala jokatzeko gogoz zen taldea. Aldaketa dezente izan ditu taldeak aurten, arrazoik ezberdinengatik 6 jokalarik taldea utzi behar izan dute eta 7 aurpegi berri dauzkagu, guztiak 2001ean jaioak, lehen urteko seniorrak. Talde gaztea aurtengoan ere!

Gure jokoak bizia, alaia, erritmo handikoa izan behar du; aurren geneukan Alde Zaharra taldea aldiz, ekipo beteranoa da eta mantso eta jokoa kontrolatuz jokatzea gustatzen zaio. Lehen laurdenean gure erritmoa nagusitu zen. Eraso azkarrak, joko bizia, defentsan presio jarraia eta hiruko jaurtiketetan asmatzea lortu genuen. 22-8 izan zen lehen laurdeneko partziala.

Bigarren laurdenean berdin jarraitu genuen. Errotazioekin erritmoa apur bat moteldu zen, baina hala ere nagusi ginen kantxan. Atsedenaldian 35-14.

Hirugarren laurdeneko 5. minutura arte gure jokoa modu egokian egin genuen eta horren adierazgarri zen markagailua 47-16. Baina azken 15 minutuetan, partidutik joan ginen. Gasolina amaitu zitzaigun, deskonexioak… Zaila da markagailuan hain alde zabala izatean partidua berdin jokatzea, baina 40 minutu irauten ditu partiduak.

15 minutuan 3 puntu soilik saskiratu genituen, baina okerrena ez da hori, defenditzeari utzi genion, korrika egiteari, gure jokoa eta estiloa galdu genuen. Amaieran sentsazioak ez ziren onenak, azkeneko 15 minutu horiek ez baitzitzaizkigun inori gustatu, ez ikusleei, ez entrenatzaileari eta ezta jokalariei ere. Lehen partidua 25 puntugatik irabaztea lortu dugu, baina asko daukagu hobetzeko oraindik! Amaieran 50-25.

Datorren larunbatean bigarren partidua, Inter taldearen aurka, 18.00tan Mons-en.

 

Leire Belartieta 4, Ane Alberdi 4, Alicia Jimenez 14, Itxao Mercero 5, Uxue Anabitarte 8

Laura Gutierrez 8, Larraitz Izagirre 6, June Eizmendi 1, Marta Escudero -, Itsaso Ariztimuño -, Maialen Sevillano -.

 

Partzialak: 22-8, 13-6, 12-4, 3-7.