Bloga

Partido de mucha altura, Junior Femenino de Participación (32-38)

Denboraldiko lehenengo partidua jokatu zuten Partizipazioko junior neskak. Partidua larunbatean, eguerdiko 13:00 jolastu zen Maialen Chourraut kiroldegian Oiartzungo Saskilagunen aurka. Altuera handiko jokalariak zituen talde honek.

Lehenengo laurdena oso paretsua izan zen. Altuera handiko bi ekipo jokatu zuten partidu hau eta nabaria zen erreboteak izango zirela partidua erabakiko zuen baldintza nabarmenena. Lasarteko neskak ez zuten errebotea ondo isten eta nahiz eta defentsa ona egin, baloia berreskuratzen zuten Oiartzungo neskak. Ahala ere, laurdena irabazi zuten Lasarteko neskak (9-8ko emaitzarekin)

Bigarren laurdena, lehenengoaren antzekoa izan zen. Defentsa gogortzeko, gutxi praktikatutako zona 2-3a jarri zuten Lasarteko neskak. Oiartzungo jokalariak ere gogortu zuten erasoa eta zona 1-3-1n defenditzen hasi ziren. Eraginez, atakean huts asko egin zuten bi ekipoak, ahala ere, lehen laurdenean baino saskiratze gehiago lortu zituzten bi taldeek, laurdena berdinketa batean geratu zen (19-19).

Hirugarren laurdena izan zen partidua erabaki zuen laurdena. Saskiratze hobeak lortu zituzten Oiartzungo neskak. Lasartekoak bestalde, kostata lortzen zituzten saskiratzeak. Errebote diferentzia nabarmena zen momentu hartan partiduan. Laurdena 8-13 bukatu zen, beraz 27-32 bukatu zen laurdena.

Azken laurdenean erabakitzeko zegoen oraindik partiduaren irabazlea. Bi ekipoek gogor egiten zuten lan garaipena eskuratzeko eta ahala nabari zen defentsan. Gogor aritu ziren baloia eskuetatik kentzeko baina ahala ere ez zuten saskiratze askorik lortu, ez Oiartzungo neskek ezta Lasartekoek. Garaipena, Oiartzungo neskak lortu zuten 32-38ko emaitzarekin.

Asko dugu lantzeko oiraindik ekipo honekin, aurredenboraldiko “txip”-a rekin gaude oraindik. Baina potentzial handiko neskak ditu partizipazio juniorreko taldeak. Denboraldi hasieran, ekipoaren helburuak, lan egitea, konpetitzea eta dibertizea dira. “Divertirse es una cuestión de actitud y compañerismo, se supone que os gusta este deporte, pues que se note sea cual sea el resultado” esan zuen Jonatanek partidua hasi baino lehen, eta esaten duenarekin ados gaude denak.

 

Hasierako bostekoa: Sofía Romero (16), Nahia Carrillo (6), Irantzun Agirre (12), Julene Hernandez (15), Paula Cebria (14)

 

Sandra Rojo (5), Maddi Rudi (7), Maialen Paris (8), Aroa Marin (9), Olatz Castro (10), Stefany Jacobs (11).

 

HURRENGO ASTEKO PARTIDUA

Hurrengo astean, Urriak 26 larunbata, Añorgaren aurka jokatuko dute Benta Berri kiroldegian eguerdiko 14:00tan. Partidu gogorra izango dute Lasarteko neskek, Añorgako neskak lehenengo posizioan daudelarik.