Bloga

20/21 DENBORALDIA PREST!

Ipar Martxako taldeak dagoeneko prest dauka 2020/21 ikasturteko egitaraua. Urriaren7an izango da lehen saioa. Entrenamenduak astean bitan izango dira: asteazkenetan 19:00etan eta ostegunetan 10:00etan.

Entrenamenduak seguruak izan daitezen neurri batzuk hartuko ditugu eta hauek betezea eskatzen dizuegu:

  • Saio edo entrenamendu bakoitzaren aurretik tenperatura hartuko dugu. Dena den, COVID-19ari lotuta egon daitezkeen sintoma ohikoenetako bat baduzu (37°tik gorako sukarra, hotzikara, eztula, airea falta denaren sentsazioa, usaimena eta dastamena galtzea, eztarriko mina, giharretako minak, buruko mina, ahulezia oro har, beherakoa edo gorakoa) ez etorri jarduerara mesedez.
  • Saioa hasi aurretik eskuak garbituko ditugu.
  • Hamarreko taldeetan ibiliko gara eta gure arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izango da.
  • Musukoa eraman, baina ipar martxa egiten dugun bitartean distantzia mantentzen badugu ez da derrigorrezkoa izango.

 

IRTEEREN EGUTEGIA

Irteera guztietan bi ibilbide proposatzen ditugu, bat luzea eta bestea motza:

  • Urriaren 25ean: Buruntzaldeako Ibilbideak.

A ibilbidea: Lasarte – Agiña – Arratzain – Lasarte.

B ibilbidea:  Lasarte – Agiña eta kostako autobusean bueltatu.

  • Azaroaren 28an:

A ibilbidea: Lasarte – Igeldoko kanpina – Antiguo – Lugaritz (topo)

B ibilbidea: Igeldoko kanpinera autobusez – Antiguo – Lugaritz (topo)

  • Abenduaren 12an:

A ibilbidea: Lasarte – Zubieta – Txaldalur

B ibilbidea: Lasarte – Zubieta – Lertxundiko bidetik buelta Lasartera

  • Urtarrilaren 16an:

A ibilbidea: Lasarte – Agiña – Orio (topoa)

B ibilbidea: Lasarte – Agiña (autobusez Lasartera)

  • Otsailaren 27an:

A ibilbidea: Lasarte-Oriako mugak

B ibilbidea: Lasarte – Larre – Teresategi – Lasarte

  • Martxoaren 27an:

A ibilbidea: Zumaia – Deba

B ibilbidea: Zumaia – donajakue bidetik Elorriagara – Zumaia. Zumaian topoa hartu Debara eta kostatik bueltatxo bat.

  • Apirilak 24ean:

A ibilbidea: Hendaia – Donibane Lohitzune – autobusa Hendaiara

B ibilbidea: Hendaiatik abadiara, buelta eta kostatik bueltatxo bat

 

IKASTAROAK

  • Mendian hobeto ibiltzeko teknika ikastaroa: azaroak 21ean
  • Pilatwalk ikastaroak:
  • Azaroak 14ean
  • Martxoak 13ean
  • Ekainak 12ean