Ostadar SKT

Inicio » Ostadar SKT

Ostadar Saiarre Kirol Taldea. Lasarte-Oria, bai! Kirola sustatzea helburu, herriarekin eta herriarentzat

HISTORIA

Ostadar Saiarre Kirol Taldea 1983an jaio zen, Lasarte-Orian kirola sustatzeko helburuarekin. Gaur egun, 500 bazkide baino gehiagoren babesa jasotzen du, urtean zehar antolatzen dituen kirol jarduera desberdinak burutzen ahalbidetzen duenak. Bizi dugun garaia sozio-ekonomikoa ez da onena eta ondorioz, zoritxarrez, herriko beste kirol elkarte batzuk desagertu eta gurera etorri dira. Honengatik eta urteetako lanari esker Ostadar Saiarre Kirol Taldea pixkanaka hazten ari da eta gure elkarteak lasarteoriatarrei proposatzen dien kirol eskaintzak sustraiak errotu ditu.

Jaké je vaše oblíbené online kasino s vkladem 1 €?

Existuje spousta skvělých možností pro online kasina s vkladem 1 €. Osobně mám velmi rád online kasina cz 1€ vkladové online kasína protože nabízejí velký výběr her a bonusů. Existují však i další skvělé volby, například Spin Palace a 888 Casino. Opravdu záleží na tom, co v online kasinu hledáte. Udělejte si průzkum a najděte si to, které vám bude nejlépe vyhovovat!

Kronologikoki hauek dira Ostadarrek eman dituen urratsak:

Areto futbola

1983 Elkartea Areto futbol txapelketa herrikoiarekin jaio zen. Txapelketa hau Lasarte-Oriako auzoetako gazteak elkartu eta elkar ezagutzeko helburuarekin sortu zen.

1985-86 Aretoko futbol talde federatua 3.debisioan hasi zen jokatzen eta bi urtetan 1.dibisiora igotzea lortu zuten. Lehenengo mailan denboraldi bat jokatu ondoren, plaza beste talde bati eman zioten.

2016-17 Azken denboraldia. Azken urtetan areto futboleko atalean ari zen lan-taldea txapelketari bultzada berria eman zion arren, 34 urteren ostean, Ostadarrek antolatzen zuen areto-txapelketa herrikoia amaitu zen.

Futbola

1987/88 Ostadar Saiarre Kirol Taldearen futbol federatua tradizio eta kirolari gehien duen atala da. S.D.C. Michelín futbol taldeak utzitako hutsunea betetze aldera jaio zen. Ostadarreko lehen futbol taldeak Kontxako hondartzan jokatu zuen 1987/88 denboraldian, alebin mailan. Geroztik, pixkanaka eta lan handiaren ondorioz, futbol atalak alebinetatik hasi eta erregional mailara arte neska (91/92 lehen denboraldia) eta mutilen taldeak osatzea lortu du.

91/92 nesken lehen taldea inscribatu zuen elkarteak erregional mailan. Ondoren 94/95 denboraldian hondartzako taldeak jarraitu zion.

94/95 nesken playero taldea. Gero neska hauek erregionaleko nesken taldera pasa ziren.

Tenis Eskola

1995 Tenis Eskola sortu zen.

1995-2019 Iñaki Altunak Tenis Eskola sortu eta itxi zuen. Hogeita lau urtez herriko haur eta gazteak Iñaki Altunaren gidaritzapean tenisaren sekretuak bereganatzen aritu dira. Adina eta norberaren mailaren arabera, sei kategorietan banatzen ziren: pottokiak, hastapena, hobekuntza, konpetizioa, aisialdia eta helduak. Tenis-eskolaren helburua haurrak hezitzea eta tenisean trebatzea izan denez, taldeak mugatuak izan dira beti, ahalik eta irakaskuntza-kalitate handiena mantentzeko.

2019an ateak itxi genituen arren, egunen batean berriz irekiko ditugulakoan gaude.

Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia

1996  Urtea geroztik Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia antolatzen dugu. Kros hau urtero Behobia – San Sebastian lasterketa baino hamabost egun lehenago denez, korrikalari ugari gerturatzen da bertara.

2000 Kros Txikiarekin hasi ginen. Bertan 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartzen dute.
Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoian musutruk lana egiten duten herriko erakunde eta talde sozialetako 200 pertsonei esker antolatu dezakegu jai egun hau. Beraz, froga herrikoia izateaz gain, antolakuntza ere guztiz herrikoia da.

Bolo eta Toka Saila

2004 Bolo eta Tokako atal hau hamar bat pertsonek osatzen dute, gaur egun, eta gure herrian aintzinako kirol hauekin zerikusia dauden ekintzak antolatzen dituzte. Taldetxo honek urte asko darama kirol modalitate hauek praktikatzen, baina 2004. urtetik aurrera gure elkartearen barne hartu genuen. Modu horretan gure babesa ekonomikoa jasotzen dute, eta beren proiektuak aurrera eraman ditzakete. Egun, bi txapelketa antolatzen dituzte urtean zehar talde honetako kide izandako bolarien oroimenez: Iturberen oroimenzkoa, eta Santi García/Martín Egaña oroimenezkoa. Era berean, Gipuzkoako Bolo eta Tokako zirkuituan parte hartzen dute.
Txapelketa hauetaz gain, umeentzako egokituak, ihardunaldi batzuk antolatzen dituzte urtean zehar, bi kirol madalitate hauek Lasarte-Oriako haur eta gazteen artean sustatzeko helburuarekin.

Futbol Eskola

2007 2006. urte bukaeran Errealak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Futbol Federakuntzak oinarrizko futbola egituratzeko hitzarmena sinatu zuten, Gipuzkoako eremurako. Hitzarmen honen babesean eta Errealarekin harremanetan jarri ondoren, Lasarte-Oriako Ostadar S.K.T-k, azterketa sakona egin ondoren, herrian futbol eskola bat martxan jartzea erabaki zuen 2007/08 denboraldiran. Eskola honek oinarrizko futbolak adostutako irizpideak jarraitzen ditu.
Errealak egindako egituraketa kontutan izanda, eskola hau Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilgo 8,9 eta 10 urteko neska eta mutilentzat irekita dago.

Atletismo herrikoia 

2008 Lasarte-Oriako hainbat korrikalarien ekimenez eta Ostadarrekin adostasun batera iritxi ondoren, Atletismo herrikoia atal berriari ekin genion 2008an. krosetan, maratoietan eta maratoi erdietan parte hartzen duten herriko 80 bat lagunek Ostadarren izenean korrika egitea erabaki zuten. Gaur egun, gutxi batzuk dira krosetan Ostadarren izenean parte hartzen dutenak eta askok herriko beste elkarteekin ari direnak triatloietan edo mendiko lasterketetan korrika egiten.

Mendiko Atala

2008 Batasuna Mendi eta Txirrindularitza elkarteak, 2008.urtean 30 urtez herrian bi kirol hauek suspertu ondoren, elkarteko ateak ixtea erabaki zuen. Baina, urte horietan burututako lana ezerezean gera ez zedin Ostadarri eskaintzea erabaki zuten elkarteko bazkide eta kideek.
Ostadarreko kideek Batasunak egindako proposamena aztertu ondoren, bi kirol atal horietaz arduratzea erabaki zuten, mendizaletasuna eta txirrindularitza lasarteoriatarren artean sustatzen jarraitzeko xedearekin.

  Zikloturistak

2008 Mendizaleekin batera Ostadarren hasi ziren. Zikloturista taldeak martxoan ekiten dio denboraldiari eta urrira arte, astebururo, irteera bat antolatzen du. Beti herritik hasi eta 50 eta 100 km bitarteko irteerak egiten dituzte: Zumaia, Zaldibi, Aizarna, Ibardin, Artikutza, Goizueta… Urtero guztira 2200 kilometrotik gora egiten dituzte.

Saskibaloia

2012-2013 denboraldia Nesken kadete mailako taldearekin hasi ginan. Parte hartze txapelketan hasi eta lehen urtean mailaz igotzea lortu zuten. Egun, saskibaloiko 9 talde ditugu (nesken zortzi talde eta mutilen seniorra) eta Saskibaloi Eskola.

Kirol Egokitua eta InklusioaKirol egokituko taldea

2016-17 denboraldia: Lasarte-Oriako Ostadar Saiarre Kirol Taldearen barnean, kirol egokituko saila sortu da. Helburua, urritasun ezberdinak dituzten pertsonen kirol parte hartzea sustatzea da, kirol praktika barneratzaile bat bultzatuz guztiek tokia izan dezaten. Sail hau 2016ko abuztuan sortu zen, aukera berriak eskainiz, kirolaren ikuspegi zabalago bat aurrera eraman asmoz. Honela, kirol egokitua elkarte baten barnean normalizatzea lortu da, kirol praktika zabala eginez Ostadarren dauden beste atalekin elkarlanean.

Urritasun ezberdinak dituzten pertsonei lehentasuna emanez, baina urritasunik gabeko pertsonak barne hartuz, kirol praktika anitza bultzatu nahi da. “Multikirol” kontzeptu aberatsa, gure kirol filosofiaren ardatz izango dugu.

  Ipar Martxa

2015 Ipar Martxa atala herriko bi emakumek sortu zuten beraien ezagutza zabaldu asmoz eta herrian praktikatu zedin. Erronka bezala hasi zena, herrian errotu da; hasieran gauza arraroa bezala ikusten zena, egun normaltzat jotzen da, herrian jende asko makilekin paseatzera ateratzen baita. Bi helburuak aski lortuak.

Boleibola

2019-20 Denboraldian berreskuratzen dugu boleiboleko atala. 90.hamarkadan bost taldez osatuta egon zen atala, baina arrazoi desberdinak medio boleiboleko atala desagertu zen. Duela urte batzuk, berriz, hasi zenaren errautsak berriz piztu dira, senior mailako hamabi neska elkartu eta atala berpiztu dute.

Atletismoa

 

2019-20 Atletismo Atala kirol eskaintza gisa hasten da klubean. Amaia Andrések (profesional ohia, 1992an olinpikoa eta entrenatzaile nazionala) eskolako umeak entrenatzen ditu, eta Oscar Goikoetxeak (begirale nazionala) atleta federatuak zuzentzen ditu, eskarmentu handiko bi pertsona.  Ostadarren 2019an hasi arren, atal honek hogei urte baino gehiago daramatza udalerrian lanean, Mitxelineko instalazioetan.