Zer da HNIBBILO?
HNIBBILO (8/2021 Lege Organikoa) Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean modu integralean babesteko Lege Organikoa da.
Kirolaren eta aisialdiaren esparruan helburu hauek ditu: adingabeen aurkako indarkeria-egoeretan prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku hartzea eta ingurune seguruak sortzea. Europan adingabeekin egin berri den azterlan baten arabera, pertsonen arteko indarkeria-prebalentzia handia dago kirolaren esparruan. Azterlanetik ondorioztatzen da indarkeria-jarrera asko asimilatuta eta normalizatuta ditugula.
Gorputz- eta kirol-jarduera oso garrantzitsua da haurren eta nerabeen garapen egokirako. Gizarte gisa, ingurune seguruak eta babesa zor diegu, jarduera hori gauzatu ahal izateko. Lor dezagun denon artean.
Lotura interesgarriak
“Euskadin antolatutako kirolean lege berria ezartzeko sarrera-gida”
“Zuen Taldekoak gara”
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderen laguntzarekin, kirol-eremuan sexu-jazarpena gertatzen den kasuetarako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua da.
https://www.euskadi.eus/web01-a1berkir/es/
Haurrak babesteko protokoloa sinatuta (PDF)