20 urtez azpiko Espainiako txapelketa
Gure atleta den Enara Gonzalez Tokero bere helburua bete du 20 urtez azpiko Espainiako txapelketan. Monzonen (Huesca) antolatu zen txapelketa eta bederatzigarren postuan amaitu zuen, luzera-jauziko proban parte hartu zuen eta 5,54 metroko jauziarekin amaitu zuen. Aupa Enara !!!!
Datorren asteburuan Naroa Furundarena Urkola eta Maider Rekondo Salsamendi maila absolutuko Federazioen torneoan lehiatzeko aukeratu ditu Euskadiko selekzioak, beraz, L’Hospitalet de Llobregaten (Katalunia) izango dira lehiatzen. Beraiekin batera Oscar Goikoetxea entrenatzailea ere izango da Euskal Selekzioak aukeratuta. Zorte on !!!!!