Bloga

2019-2020 Denboraldia

Urtero denboraldi amaiera polita genuen, baina ezin izango dugunez nahi bezala ospatu, hurrengo denboraldira arte itxaron beharko dugu. Eskerrik asko hilabete guzti hauetan zehar egindako lanagatik eta jaso dugun babesagatik, guretzako oso garrantzitsua zuengandik jasotzen dugun guztia.

Denboraldi amaierek ere agurrak ekartzen dituzte gure taldeetan. Gaurkoan, gure sekzio bakoitzean dauden kirolariak agurtu nahi ditugu. Bideo bat egin dugu familia handi honetan parte hartzen dugunokin, espero dugu gustatzea.

Hurrengo egun eta asteetan zehar adi egotea eskatu nahi dizuegu, zuentzat berri gehiago izango ditugulako. Bitartean, mila esker eta besarkada haundi bat denontzat.