Bloga

21/22 denboraldiko izen-emateak

Hurrengo denboraldia prestatzen hasi gara. Horretarako 2021/22 denboraldiko izen-ematea zabaldu dugu ekainak 18 bitartean kirol egokitua eta inklusiboa, saskibaloia, boleibola, atletismo, errugbia edo futbola egin nahi duenarentzat.

Beraz, gurekin kirola egin nahi izanez gero klik egin hemen https://labur.eus/Pb3cz

Aurrerago, taldeak osatzen direnean, entrenatzailea/koordinatzailea zuekin jarriko da harremanetan zein taldean jokatuko duzuen jakinarazteko.

Zalantzarik izanez gero, Ostadarreko bulegoa irekita duzue astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara edozein zalantza argitzeko.