Bloga

23 AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETA-ZILARREZKO DOMINA

Pasa den  asteburuan Salamancan, pista estaliko 23 azpiko Espainiako atletismo-txapelketa antolatu zen.. Txapelketa horretan, Naroa Furundarena Urkolak lehiatu zuen  luzera-jauziko eta jauzi hirukoitzeko probetan, azken honetan 2. postua lortu zuen 12,75m lortuz, beraz, zilarrezko domina ekarri zuen etxera. Luzera-jauziko proban 7. postuan amaitu zuen, 5,65m.ko distantzia lortuz. Asteburu bikaina pasa genuen atletismo probak ikusten. Aupa Naroa!!!! Aupa ekipo!!!!