Bloga

3×3 V.Edizioa

Itzuli da gure gabonetako 3×3a, aurten “Bostgarren Edizioa” (V) eta urtero bezela Saskibaloieko lehiaketa on bat espero degu.

Kategoria guztiak lehiatuko dute, Benjamin-etatik (2008-2009) Senior-etara (1999 <) Neskak eta Mutilak. Taldea mixtoa izango balitz, mutilen kategorian jolastu beharko lukete.

Taldeak gutxienez 3 jokalariz osatuta egon beharko dute eta gehienez 4 jokalariz (Kasuren bat berezia izango balitz utziko genieke taldeari 5 izaten)

Lehiaketa 09:30h hasiko da eta horrekin batera lehenengo partiduak, beraz talde bakoitza zelaian egon behar du goizeko 09:00h konfirmatzeko, Maialen Chourraut kiroldegian (Lasarte-Oria)

Benjamin eta Alebin kategoriak goizean jolastuko dira eta goizean amaituko dira (09:00-etatik 13:00-era)

Senior kategriak arratsalden hasiko dira eta arratsaldean amaituko dira (15:00-etatik 19:30-era)

Informazio gehiago gure Sare Sozialetan: (Facebook, Twitter, Instagram…)

Edoizen duda edo galdera eduki ezkero gure kordinatzailearen kontaktua uzten dizuegu: Endika Marrahi 677163751