Bloga

3×3 Bertan Behera

Azkeneko asteetan ikusitako egoeraren ondorioz, erabaki bat hartu behar izan dugu: gabonetako 3×3 txapelketa ez ospatzea.

Nahiz eta ospatzeko aukera eduki, hausnarketa sakon baten ondorioz hartutako erabakia zuzenena dela uste dugu, jakinda erabaki horrek zein eragina edukiko duen. Beraz, hurrengo urtera arte itxoin behar izango dugu ospatzeko.

Izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara eta ingresatutako dirua itzuliko zaizue aste honetan zehar. Dena den, gure berririk ez baduzue jar zaitezte gurekin harremanetan mesedez.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, hurrengo denboraldian elkar ikusiko gara.