Bloga

40 urte herriarekin eta herriarentzat

40.urteurrena ospatzeko hitzaldiak, erakusketa eta dendoraldi amaierako festa antolatu ditugu

Ostadar SKTk berrogei urteko ibilbidea bete du Lasarte-Orian kirola sustatzen. Zenbaezinak dira urte hauetan guztietan klubeko kirol atal ezberdinetatik pasa diren herritarrak, kalkula ezina den bezala hemendik aurrera pasako direnak. Urteurrenaren harira, maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 3an amaituko den ospakizun-egitaraua aurkeztu dugu.

 “Herriarekin eta herriarentzat”, horixe da Ostadar SKTren 40 urte hauetako ibilbidearen oinarrian egon den filosofia. Ezin baita beste modu batean ulertu Lasarte-Orian kirola sustatzeko Ostadarrek egindako lanaren funtsa. Herritarrak izan dira antolatu dituen jarduera guztien jomuga, eta herritarren sustenguarekin garatu ahal izan ditu. Horrela zen 1983. urtean, eta horrela izaten jarraitzen du 40 urte beranduago.

Areto-futbola, tenisa, saskibaloia, futbola, errugbia, atletismoa, boloak, ipar martxa, kirol egokitua, boleibola, mendiko atala, zikloturistak eta krosa. Eskaintza anitza izan da, eta izaten jarraitzen du, eta zenbaezinak dira urte guzti hauetan klubaren kirol atal ezberdinetatik pasa diren herritarrak. Gaur egun, 991 dira astebururo kluba ordezkatzen duten kirolariak.

Hitzaldiak, erakusketa eta festa

40.urteurreneko ospakizunak hiru mugarri nagusi izango ditu: hitzaldiak, argazki erakusketa eta denboraldi amaierako festa. Ospakizunak maiatzaren 18an hasiko dira eta ekainaren 3an bukatu, denboraldi amaierako festarekin, eta Ostadarretik deialdia egiten diegu jokalari, guraso, zaletu eta, orokorrean, herritar guztiei, antolatu ditugun ekitaldietan parte hartzeko.

Hitzaldi zikloak hiru hitzaldi jasoko ditu: Kirol inklusiboa eta egokitua, maiatzaren 18an; Ostadarretik pasa diren kirolari nabarmenenak, maiatzaren 25ean; eta, azkena, Emakumea eta kirola, ekainaren 1ean. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira; lehenengo biak Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egingo dira, eta azkena, Merceroko hitzaldi aretoan izango da.

Hitzaldietan parte hartuko duten kirolarien artean, baiezkoa eman dute: Ainhoa Arruti, Javi Camacho eta Jurgi Olasagasti (Kirol egokitua eta inklusiboa); Iraia Iparragirre, Axier Arteaga, Ander Bardaji, Aitor Manso, Mikel Martija, Ander Goenaga, Xuban Santín, Naroa Furundarena, Itxaso Garcia, Jon Ibisate eta Asier Sagasti (kirolari profesionalak); eta, Leire García, Carmen Laso eta Manoli Zumeta (Deporte y mujer).

Merceroko hitzaldiak bat egingo du 40. urteurreneko argazki erakusketarekin, hau ere Mercero gunean izango da ikusgai maiatzaren 26tik ekainaren 2ra arte, 18:00etatik 20:00etara. Azken hilabeteotan dokumentazio lan handia egin da eta Ostadarrek bere 40 urteko ibilbidean izan dituen momenturik azpimarragarrienak gogoratzeko aukera emango du erakusketa: sorrera, kirol-lorpenak, … baina batez ere, Ostadarren kamiseta defendatu duten herritarrak, aspaldikoak eta gaur egungoak.

Ospakizuna ekainaren 3ko denboraldi amaierako festarekin amaituko da. Aurten, Mitxelingo frontoian izango da, goizeko 11:00etatik aurrera. Urtero bezala, Auzolan eta Kirolari onenaren sariak banatuko ditugu, eta, ondoren, sekzio ezberdinetako kirolari jatorrenek oroigarri bana jasoko du. Aurtengoa, ordea, berezia izango da, ospakizunaren harira kirolari guztiekin argazki erraldoia aterako baitugu. Festa, ezin zuen bestela, Beltzak errugbi taldeak prestatuko duen hirugarren denborarekin amaituko da.

Oroigarria gisa, giltzatako bereziak atera ditugu, 40. urteurreneko giltzatakoak. Oroigarria ekainaren 3ko festan erosteko aukera izango da, 2€ren truke. Aurrez ere, Geltoki kaleko bulegoan erosteko aukera izango da.

Mila esker Iñigo bideoarengatik!