40. URTEURRENA – HITZALDIA
40.urteurreneko hitzaldi zikloari ekingo diogu ostegunean, maiatzaren 18an, 19:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Elkarteko kirol egokituko saileko arduradunek kirol egokitua eta inklusiboa izango dute hizpide lehen hitzaldi honetan. Hain zuzen ere, kirol egokitua eta kirol inklusiboa zer diren, hauen bilakaera eta kirolariekin izan dituzten esperientziak eta bizipenak kontatuko dizkigute.