Bloga

Nortasuna Eraikitzen Lehenengo Partiduan (Ostadar SKT 63-78 C.D. Internacional)

Lehenengo partidua Partizipaziozko kadete neskentzat. Bi lagun harteko partidu gogorren ondoren bazen garaia maila berdineko taldeen aurka jolastea. Jolasteko sistema 8 talderen artean joan eta etorria jolastea da, lehengo taldea C.D. Internacional-en aurka izango zen Maialen Chorraout kiroldegian, Lasarte-Oria.

Lehengo laurdena asko kostatu zitzaion Ostadar SKT taldeari partiduan sartzea, ez zen gai izan sarrerak ondo amaitzen eta ezta kanpoko tiroak saskiratzen. Bestalde C.D. Internacional taldea oso eroso aukitu zen zelaian erreboteetan nagusi eta bigarren eta hirugarren aukerak aprobetsatzen, amaieran 11-20.

Bigarren laurdena etxeko taldea hobetzen hasi eta atakean askoz hobeto ibili zen, sarrerak egiterakoan saskiraketa edo faltak lortzen zituzten, baina ez zituzten tiro libre asko sartzen laurden honetan soilik 3 9tik. Hala ere kanpoko taldea ez zuen amore ematen eta lehengo laurdenean bezela jolastu zuen, gogor eta indartsu, eta berriro ere laurdena irabazi zuten 25-37 deskantsura.

Ideiak argitu jokalariak motibatu eta partidua irabaztera, hori izan zen mezua hirugarren laurdenerako, jokalariak onartu zuten eta laurdenik hoberena egin zuten, 20 puntu sartzeko gai izan ziren eta baita laurdena irabazteko ere, defentsan gogor eta atakean antolakuntza paregabea. C.D. Internacional ez zen gai izan lehengo laurdenak bezela jolasteko eta ezin izan zuten Ostadar SKT taldearekin, markagailuan gerturatzen, 45-52.

Azken laurdena irabazteko intentzio guztiarekin, lehengo 3 minutuak berdintasuna zen nabarmena 6 puntu talde bakoitzak. Baina C.D. Internacional taldeak hasierako martxa hartu zuen, eta Ostadar SKT, ez zen gai zian erritmo hori jasateko, eta bapatean 15 puntuako abantaia hartu zuen. “Tiempo Muerto” azkeneko aukera etxekoentzat eta berriro 9 puntura jeitxi ziren 2 minutu faltan, baina taldea etsita zegoen eta 4-10ko partzialarekin 2 minutu faltan C.D. Internacional taldeak partidua bereganatu zuen 63-78.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Hasiera txarra ez genuen gure nortasuna erakutsi, ez ginen gai izan gure jokoa jolasteko. Defentsan eta transizioan ditugun arazoak landu behar ditugu. Taldea gora etorri da baina momentu gutxitan, gai izan behar gera partidu osoan garena erakusten, lan asko dago oraindik.

Quinteto Inicial: Lide Hidalgo (6), Maider Abete (7), Stefany Jacobs (18), Andrea Maiza (2) eta Irantzun Agirre (22)

Olatz Castro (5), Julene Iraola (0), Paula Cebria (1), Nahia Carrillo (2) eta Aroa Marin (Lesionatuta)

Parciales: 11-20 14-17 20-14 18-26

Faltas: 22/26

Tiros Libres: 29/15

Hurrengo astean Aieteko auzoan edukiko degu partidua, Atletico Sn Sn taldearen aurka. Urriaren 7ean, goizeko 10:45h Aiete Kiroldegian, Donosti.