Bloga

Asko Ikasi Behar Degu Oraindik (Ostadar SKT 26-42 Summa Aldapeta)

Iritxi zen denboraldiko lehengo partidua jolasteko eguna, hilabete baten ondoren entrenatzen, ikasitakoa zelaian jartzeko momentua zen. Ostadar SKT infantil kategorian estrenatzen zen, arerioa Summa Aldapeta taldea. Partidua Urriak 8 Igandea 11:00tan jolastu zen, atzerapen txiki batekin albitroa eta auxiliarra ez zirelako aurkeztu, federazioak ez zituelako bidali.

Lehengo laurdena gogor hasi ziren, baina arazo nabarmenekin. Ez ginen gai zelaian ondo kokatzen, ezta saskiraketarik lortzen. Bestalde arerioa saskiraketa errexak eta kontraerasoan sartzeko gai ziren eta 0-12ko partzial bati esker markagailuan aurre hartu zuten, lehenengo laurdenaren amaieran 4-16 Summa Aldapeta aurretik.

Bigarren laurdena Ostadar SKT irabazi zuen, zelai osoan defenditzen hasi ziren eta lapurketa asko lortu zituzten, baina ala ere ez ziren gai saskiraketak lortzeko. Tiro aproposak, prezipitazioak eta sarrera egokiak baina ez zen barrura sartzen, bestalde Summa Aldapetak zailtasun asko zituen zelai erditik pasatzeko, 8-2 eta 12-18 deskantsura.

Hirugarren laurdena okerrena izan zen, transian gaizki, jokoa ezin irakurri eta arerioak aprobetsatu zuen, saskiraketa erosoak eta defentsa on bati esker 19 puntu sartzea lortu zuen Summa Aldapeta taldeak, aldiz etxeko taldea Ostadar SKT 4 puntu, markagailua haunditu egin zen eta irabazteko aukerak gero eta zailagoak bihurtzen ziren.

Laugarren laurdena, bakoitzak daukagun guztia emateko momentua zen, baina berriro ere zelaian argi ikusten zen zailtasun asko ditugula saskiratzeko, tiro erosoak ez zirela sartzen, kanasta azpian ezin sartu. Naiz eta laurdena irabazi 10-5 ez zen nahikoa izan hurbiltzeko, eta amaiera Ostadar SKT 26-42 Summa Aldapeta izan den.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Indarra eta kemena baditugu, jolasteko gogoa ere nabaria da, baina asko jarraitu behar degu entrenatzen kirol hau menperatzeko. Naiz eta arerioa baino tiro gehiago egin ez gera gai izan saskiratzeko, eta gehien sartzen dituenak irabazten du… Animoak gora eta jarrai dezagun bide honetatik, hau bakarrik hasi egin da.

Quinteto Inicial:

Leire Ipiña (0),  Maialen Paris (2),  Amaia San Miguel (4),Ainhoa Iturriza () eta Aiora Villaron (2).

Harriet Guinea (0), Itsaso Ortega (2),Marta Rojo (7), Sandra Rojo (7) eta Ainara Sarmiento (2)

Parciales: 4-16 8-2 4-19 10-5

Faltas: 10/11

Tiros Libres: 5/2

Hurrengo astean ez dago jardunaldirik, Urriaren 22ko Bera Bera-ren aurka daukagu partidua. Berriro etxean aldaketa batengatik, Igandea 22 goizeko 09:30 Maialen Chourraut kiroldegian Lasarte-Oria.