Bloga

Ezin garaipena lortu azken momentuan, Errendimenduko Junior Neskak (34-38)

1º JARDUNALDIA 2019 / IRAILA / 14
ERRENDIMENDUKO JUNIOR NESKAK M. CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 10:00 OSTADAR SKT -A- vs EASO UNIVERSIDAD DEUSTO

Denboraldi berriari hasiera emateko garaia iritxi da. Ostadar S.K.T klubean Errendimenduko Junior Neskakizango dira lehenengoak. Arerioa Easo Deusto Universidad-en aurka, partidua larunbata 14, goizeko 10:00 Maialen Chourraut kiroldegian, Lasarte-Oria.

Partidu hasi eta bereala ikusi zen lehenengo partidua zela bientzako, jokalariak beldur askorekin, galduta, eta puntu gutxiko partidua izango zela ikusten zen. Bi taldeak berdintsu Ostadar S.K.T aurrertazen zenean, Easo Deusto Universidad-en erantzuna zetorren. Lehenengo laurdena amaitzera zijoenean, kanpoko taldeak saskiratu zuen eta puntu batengatik aurreratu ziren, 9-10.

Bigarren laurdenean lehenengoaren berdintsu, baina lasarteko neskak erosoago ibili ziren 1×1 eko situaziak ongi irakurri zituzten, baina saskiraketa falta. Donostiko taldea ordez, transizio honak egin zituzten, eta saskiraketa errexak lortu zituzten. Baina Ostadar S.K.T izango zen laurdena bereganatu zuena, naiz eta puntu batengatik izan. Beraz deskantsura 17-17.

Hirugarren laurdenean berdin jarraitzen zuen partiduak, bietako inor ez zen atzean gelditzen. Easo Deusto Universidad taldeak puntu gora jartzea lortu zuen. Baina etxeko taldeak gehiagora ez joatea lortu zuen, eta pixkana hurbiltzea lortu zuen. Baina lehengo laurdena bezela Donostiko neskak irabazi zuten laurdena 2 punturengatik. 10 minutu faltan 25-27.

Azken laurdena izan zen zailena. 3 minutu falta zirenean partidua 33-33. Easo Deusto Universidad markagailuan aurreratu zen 33-35, 90 segundu faltan. Minutu bakarra geratzen zenean 34-36, Ostadar S.K.T baloiaren jabe, erasoan falta ateratzeko gai izan zen eta bi tiro libre. Ez ziren sartu, Easo Deusto Universidad erasoan baloia galdu zuen, Ostadar S.K.T berriro ere ez zuen saskiratu, baina errebotean falta atera zuen, 2 tiro 16 segundu amaitzeko. Berriro ere 2 tiroak ez ziren sartu, Easo Deusto Universidad errebotea hartu eta azkar atera zen, falta egin behar izan zen eta oraingoan 2 tiro beraientzat. Baina beraiek bai ez zutela huts egin eta margailuan 4 punturengatik irabazten jarri ziren 4 segundu faltan. Honen bestez amaiera, 34-38, garaipena Donostira.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Partidua ikusi duenak argi daki, guk huts egin degula azken momentuan. 13 Tiro libre-tik 2 soilik sartu ditugu. Baina argi daukat nere jokalariek duten guztia eman dutela eta hori bai da garrantzitsua. Partidu guztietan sentsazio hauekin ateratzen bagera, taldeak erantzungo du. Hurrengo astean edukiko degu aukera berri bat, jarraitu dezagu berdin. GoOstadar!

Tiros Libres: 13/2                    Faltak: 13 Ostadar SKT  / 18 Easo Deusto Universitatea           Emaitza: 34-38

Lehenengo Laurdena (1) 9-10  Bigarren Laurdena   (2) 8-7

Hirugarren Laurdena (3)  8-10  Laugarren Laurdena (4) 9-11

Hasierako Bostekoa: Denisse Lopez (0), Nahia Astiazaran (10), Lur Landaberea (2), Ane Balerdi (2) eta June Negredo (0)

Nerea Calvo (6), Elene Arruti (7), Marta Rojo (7), Olatz Bardaji (-) eta Lide Hidalgo (-)

Hurrengo aste bukaeran hitzordu berri bat Atletico SS taldearen aurka. Partidua Aiete-ko kiroldegian izango da, Iraila-ren 21 larunbata arratsaldeko 16:00-retan.