Bloga

6. JARDUNALDIA JUNIOR NESKAK ERRENDIMENDUA (A-2)

Ostadar S.K.T. -B- bere seigarren jaurdunaldia jokatu zuen aste buru honetan DBN EASO QUIROPRACTICO J. ALONSOren aurka. Beraien aurka jokatzen zuten bigarren aldia zen, bertan 76-47 ko emaitza izan zuten eta partida zaila espero zen berriz ere Lasarte-Oriako kiroldegian.

Lehen laurdena erritmo azkarrarekin hasi zen baina kanasta gutxirekin Ostadarreko neskentzat. Defentsa on baten eraginez eta kontraerasoak mozten, partidua irabazten hasi ziren lehen zatiaren erdialdean baina Easoko neskak kanasta errezak sartzen hasi ziren, lehen laurdena 8-14ko emaitzarekin bukatzeko.

Bigarren laurdena ez zen lehenengoaren oso ezberdina izan. Nahiz ezta traba asko izan kanastak sartzeko emaitza gerturatzea lortu zuten. Easoko neskak hiruko marratik botatzen jarraitzen zuten emaitza askorik gabe, eraginez ez zuten punturik sartu lehen bost minutuetan, markadorea 14-14ra utzita. Hurrengo bost minutuetan kanasta pare bat sartu zituzten Donostiako neskak baina gure Ostadarreko nesken defentsagatik, lehen zatia 21-21 bukatzea lortu zuten.

Hirugarren laurdenean berdinarekin jarraitzen zuten gure neskak, baloiak galtzen pase txarren eraginez, ondorioz bost minututan lau puntu bakarrik sartu zituzten gure jokalariak. Azkeneko bost minutuetan Easoko neskak handitu eta 2-11ko partziala sortzea lortu zuten laurdena 27-35ko emaitzarekin bukatzeko.

Desataske txikia izan zuten gure jokalariak laugarren laurdenaren hasieran baina ez zen nahikoa izan Easoko neskak geldiarazteko, eraginez, partiduaren emaitza 37-51koa izan zen. Hurrengo jaurdunaldia 8. izango da Atletico Sansebastian-en aurka, Aiteko kiroldegian. 7. jaurdunaldia deskatsatzeko eta hurrengo partidua prestatzeko izango dute eskura.

Cada: 5‘ 8-7 10‘ 8-14 15‘ 12-14 20‘ 21-21 25‘ 25-24 30‘ 27-35 35‘ 34-45 40‘ 37-51
5 Maria Zulaika: Puntos: 6 TL: 0-0
6 Haizea Furundarena: Puntos:1 TL: 1-2
8 Uxue Ariztimuño Puntos: 8 TL: 0-0
9 Lide Unanue:
10 Haizea Alvarez: Puntos: TL: 0-2
11 Maria Alberdi: Puntos:
12 Uxue Anabitarte: Puntos: 16 TL: 6-11
13 Garazi Otxandorena: 6 TL: 2-4
14 June Negredo: Puntos:
15 Oihana Fu Otaegi: Puntos:
16 Nerea Calvo: Puntos: