Bloga

Lehenengo Garaipena (63-21)Junior Errend Neskak

1. FASEA 3º JARDUNALDIA 2020 / URRIA / 17
JUNIOR ERRENDIMENDUA NESKAK MAIALEN CHOURRAUT KIROLDEGIA (LASARTE-ORIA)
LARUNBATA 12:00 OSTADAR S.K.T -A- – ERROIBIDE URBYCOLAN

Lehengo partidua etxean Junior Errendimenduko neskentzat, deskantsu baten ondoren taldea gogoarekin zegoen bigarren partidua jolasteko. Irungo Erroibide Urbycolan taldea genuen arerio bezela, eta ikusita lehenengo bi partiduak garaile bezela atera zela, partidu gogor bat izango zela argi genuen. Partidua Maialen Chourraut kiroldegian, eguerdiko 12:00tan.

Baloia gora eta lehenengo laurdenak hasiera eman zuen. Ostadar S.K.T -A- oso mentalizatuta atera zen eta hasieratik azkar jolasteko erabakiak hartu zituen. Erroibide Urbycolan taldeak zonako defentsa bat planteatu zuen eta etxeko taldeak zailtasunak eduki zituen erasotzeko. Defentsan aldiz ondo ibili ziren laguntzak iristen errebotea isten eta irteera azkarrak egiten. Momentu batean kanpoko tiroak sartzen hasi ziren eta 15 puntu sartzeko gai izan ziren, Irundarrak aldiz soilik 3 puntu. Lehenengo laurdenaren amaieran 15-3.

Bigarren laurdenean zailtasunak eduki zituzten Lasarteko neskak saskiratzeko, ez zuten argi ikusten erasotzeko kudeaketa eta 10 puntu sartzeko gai izan ziren soilik. Hala ere Erroibide Urbycolan ez zuen zorte haundirik eduki erasoan, eta horretaz aparte defentsan ondo ibili Ostadar S.K.T -A-, 2 puntu sartu zituzten. Deskantsuan 25-5, 20 puntu gora Lasartekoentzat.

Hirugarren laurdena bide berdinetik jarraitzeko asmoa zegoen. Baina Erroibide Urbycolan taldeak estrategia aldatu zuen eta presioarekin hasi ziren jolasten, hor atera zuen etekin haundiagoa arerioak eta 10 puntu sartzeko gai izan zen laurden honetan. Presioarekin batera defentsan akatsak etorri ziren eta Ostadar S.K.T -A- 17 puntu sartu zituen, hirugarren laurden honetan ere garaile bezela Lasarteko neskak. 42.15 10 mintu faltan.

Azkeneko laurdenean bi taldeen nekea argi ikusten zen eta bi taldeak zuten hoberena ikusi genuen. Irungo taldea ez zen gai izan etxekoen erritmoa jarraitzeko. Erasoan ondo zebilen Ostadar S.K.T -A- eta 21 puntu sartu zituzten, Erroibide Urbycolan laurdenik hoberena egin zuen, nahiz eta 6 puntu sartu izana. Horrela partiduaren amaiera iritxi zen 63-21. Lehenengo garaipena Ostadar taldearentzat.

Endika Marrahi entrenatzaileak dioenez:

Oso garrantzitsua den lehenengo garaipena lortu du taldeak, eta gainera denok batera lortu dugu. Defentsa indartu dugu, erasoan ere gustora ibili gara, baina orainduk komunikazio arazo bat dugu eta partiduetan ikusten da. Jakin behar dugu taldearen funtzionamendua nola dijoan momentu oro, hobeagoak izateko. Taldea zoriondu, zeren soilik lehenengoa da, gehiago nahi ditugu, jarrai dezagun bide honetatik. GoOstadar!

Tiros Libres: 4/3                                           Faltak: Ostadar SKT 13 / 11 Erroibide                           Emaitza: 63-21

Lehenengo Laurdena (1)    15-3          Bigarren Laurdena    (2)  10-2

Hirugarren Laurdena (3)     17-10        Laugarren Laurdena (4)   21-6

Hasierako Bostekoa: Lur Landaberea (8), Claudia Perez (8), Aroa Marin (6), Ainara Lopez (14) eta Ane Balerdi (0)

Lide Hidalgo (0), Nahia Astiazaran (4), Nahia Carrillo (Lesioa), Maialen Paris (2), Sandra Rojo (4), Paula Cebria (7) eta Marta Rojo (10)

Hurrengo astean bigarren partidua edukiko dugu kanpoan, zehazki Donostiko Bera Bera taldearen aurka. Partidua Paco Yoldi zelaian izango da arratsaldeko 16:00. Donostiko neskak talde indartsuak izaten dira eta partidu zailak izaten dira, gure taldearen izaera ateratzeko gai izan behar dugu.