Bloga

8.JARDUNALDIA; ATLETIKO VS OSTADAR

Igande honetan Ostadarreko errendimenduko A2 juniorrak jokatu egin zuten aspaldiko partez Atletiko SS Garazi Tecnumen aurka. Juniorren hobekuntzak ikusten hasten diren arren partidu erdia bakarrik burrukatu ahal izan genuen, beraz 56-39 galdu genuen, Igandea goizeko 9:30tan jokatu zen parituduan. Etxeko taldea Atletico izan zen aktan bueltan aldaketa egon baitzen.

Partiduaren hasieratik ikusi egin zen denok genuen jokatzeko gogoak eta konpetiziorik gabe egon garen hilabete honetan ikasitako gauzak aplikatzen hasi ginela. Honek bere islada izan zuen markagailuan lehengo laurdenean (atco16-13ost) eta gure jokoan, modu askoz ordenatuagoan eta bakoitzaren funtzioak argiagoak izanik erasoan. Defentsan urteosan baino askoz kontzentratuta egon ginen laguntzak eskatzen eta garbi eginez eskuak hainbeste sartu gabe (falta gutxi seinalatu zizkiguten eta gainera denen artean bananduta). Horrek haien hutsegite mordoa sortuarazi genien gure erasoak txukun funtzionatzen zuen bitartean.

Bigarren laurdenean bi taldeen saskiratze erritmoa jaitsi zen (11-8),  bi taldeen defentsak aldatu baitziren, baina hori ez zen nahikoa izan Ostadarren neskak partiduan egoteko. 27-21 atsedenaldian.

Bigarren zatian Atletikoren intentsitate maila asko igo egin zen. Gure erasoak oso trabatuak ziren haien defensa zonalaren aurka eta kontraerasoan ateratzean opari gehiegi eskeini genizkien horrek markagailuan ezberdintasuna handitzea egin zuen (22-10) hirugarren laurdenean.

Azkenenko laurdenean (7-8) ez genituen besoak jeitsi eta laurdena irabazi genien baina  aurreko lurdenean oso urruti jun zirela ikusteak, kosta egin zitzaigun erremontatzeko gogoak eta partiduan segitu genuen arren ez zen nahikoa izan urbiltzeko.

Gauzak hobetzen doazela ikusteko froga izan zen eta jokalari bakoitzak zer egin behar duen jakitzen joateko partidua.  Orain, beste hiru aste jardunaldirik gabe beraz gauza gehiago ikasteko momentuak dira, denbora baitago eta denoboraldia oso luzea baita..

Hurrengo partidua etxean Lasarteko polikiroldegian Tolosako taldearen  aurka izango da Urtarrillaren  7an.

5 Maria Zulaika                              4

6 Haizea Furundarena

8 Uxue Ariztimuño                         5

9 Lide Unanue

10 Haizea Alvarez                         2

11 Maria Alberdi                            3

12 Uxue Anabitarte                      21

13 Garazi Otxandorena                 4